Bilbo - Seriesland, webserieen Nazioarteko Jaialdiaren bostgarren edizioa gaur hasiko da Bilborocken eta datorren larunbatera arte izango da Bilbon.

Hala, 18.00etan irekiko ditu bere ateak Interneteko ikus-entzunezkoei buruzko ospakizunak eta gaur guztiz doakoak izango dira eskainiko diren jarduera oro. Rose of Dolls eta Oliver Mend kofundatzaileak izango dira irekiera egunean, jaialdiaren bost urteko ibilbidearen errepasoa egiteko eta baita momentura arte lortutako garaipenak eta bertan proiektatutako telesailei buruz hitz egiteko ere.

Ordubete beranduago Patxi Urkijo EHUko irakasle eta ekoizlearen txanda izango da, 19.00retan webserieak zinema konbentzionaletik ezberdintzen dituen faktoreak ardatz izango dira bere hitzaldian.

Leihaketa saila 20.00retan hasiko da, eta Short Show sail berrian lehiatuko diren ikus-entzunezkoak proiektatuko dira; fikziozkoak ez diren filmentzako, hala nola dokumentalak edota ikus-entzunezko blogak. 21.45etan berriz, hurrengo saileko filmak proiektatuko dira. Hala ere, Seriesland jaialdiaren arduradunek azaldu zutenez, bi blokeen artean Short Shows sailean parte hartuko duten zinemagileak ezagutzeko aukera izango dute Bilborockera bertaratutakoek.

Hala, Bilborocken 250 eserlekuak bete arte sarrera guztiz doakoa eta librea izango da; eta gainera kontsumizio bat eskainiko zaie jaialdiaren arduradunek azaldu zuenez.

Estreinaldiak Bihar, hilaren 22an, “zazpi estreinu mundialen gala” abiatuko da Bilborocken bertan, eta berriro ere sarrera guztiz doakoa izango da. Modu horretan, genero eta jatorri ezberdineko ehun produkzio baino gehaido eskainiko dituen webserieen jaialdiak, aste osoan zehar, arduradunen arabera, “publikoarentzat, Interneten bidez heda-tzen diren ikus-entzunezko ekoizpenen artean azkenengo eta garrantzitsuenak ikusteko aukera, dohainik eta pantaila handian; sektorearentzat, mundu honetan mugitzen diren konpainien artean negozio aukerak sortzeko elkargunea da. Ekoizpen euskaldunak ere bere erakuslehio propioa du, azkenengo ekoizpenak aukezteko”. - DEIA