BILBO - Datorren asteko astelehen eta asteartean, 19:30tan, Garbiñe Insausti eta Jose Antonio Daultek osatutako Kulunka Teatro konpainiaren QuitamiedoS antzezlana iritsiko da Arriaga Antzokira, maitasunari eta horren kontraesanei zein bizi- tzari eta heriotzari buruz gogoeta egiten duen lan tragikomikoa.

Iñaki Rikarte da Jesus Barranco eta Luis Moreno protagonista dituen antzezlan honen idazle eta zuzendaria. Obra honetan hildakoaren eta bere goardako aingeruaren arteko topaketa gertatzen da, pertsona bat hiltzen denetik bere gorpua gozten eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte gertatzen dena. Modu honetan, emanaldiak topaketak adina irauten du, eta denbora gradu zentigradoetan neurtzen da. Aldi berean tragikoa eta fantastikoa den testuinguru batean murgiltzen da istorioa. Eskualde mailako errepide bateko kurban istripu bat gertatzen den horretan, piezek ez dute bat egingo istripuaren bertsio ofizialarekin. Heriotza ezagutzeko panorama poetikoa eta desakralizatua da, baina ez hotsandiko nabarmenekerian galtzen.

“Auto sakramental ukitua du eta, aldi berean, baita B serieko fabularen ezaugarriak ere. Ikuskizun poetikoa, dibertigarria eta hunkigarria izan gura du, gure existentziaren gai transzendentalak landuko dituena: bizitza, heriotza, maitasuna, aitatasuna, norbere burua hiltzea? baina beti ere anekdota xumeenetik, antzerkiko jolasetik eta metaforatik”, azaldu dute Kulunka Teatro konpainiatik. Halaber, metafora gordina da irudimenezko leku batetik berba eginez norberaren bizitza errealari buruz galderak zabaltzen dituelako; bizitzatik irteteko eta kanpoko ikuspegiarekin behatzeko modua, alegia.