SANTURTZI. Urtero bezala, Santurtzik Antzerki Jaialdia ospatuko du aurten. Urriaren 31tik abenduaren 1era iraungo du, eta 17 areto-ikuskizunez eta 4 kale-ikuskizunez (Gernika parkean) egongo da osatuta. Aurten, gainera berrogeigarren urteurrena ospatuko du.

Duela berrogei urte bezala, Santurtziko antzokia gaztez betetzeko asmoa dugu aste betez, lehenengo “Antzerkiaren Aste” hura gogora ekarri nahian. Izan ere, Santurtzi eta inguruko gazte ugari etorri ziren askatasun usaina zuten kulturaren inguruko antzezpenetara. Orduan bezala, oraingo honetan ere neurrizko prezioan eskainiko dira ikuskizunak.

Helburu hori lortzearren, gazteek egindako aparteko 5 ikuskizun dituen koktela prestatu dugu, Serantes Kultur Aretoan igandetik asteazkenera ikusi ahal izateko: “Un poyo rojo”, zeinean gorputz batzuek adierazteko duten gaitasun harrigarriak hunkitzen baikaitu, “Yoy only life once”, zirku-diziplinen bidez orekaren edertasuna erakusten digun antzezlana, “¿Qué fue de Ana García?”, musika eta ahotsak lagun indarkeria matxistaren kontrako eta ezberdina errespetatzearen aldekoa, “Playoff”, emakumeari eta emakumea eta kirolari buruzko lana, eta, bukaera gisa, Gernika parkean gaueko 10etan izango den “Bidaia”, Europara heldu nahi duen migratzaile baten bidaia kontatzen duen jai-ikuskizuna.

Jaialdia “Cabaré a la Gaditana” antzezlanarekin hasiko da, zeinean ikus-entzuleak agertokira igoko baitira. Kabareta, musika, antzerkia eta performacea nahasten dituen horrek Cadizeko inaute ospetsu eta lotsagabera eramango gaitu.

Horretaz gain, “24 horas en la vida de una Mujer” antzezlana izango dugu, Stefan Zweigen eleberrian oinarritutako musikala, eta “El cavernícola”, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei buruzko bakarrizketa, zeina Santurtzira helduko baitzaigu Broadwayn arrakasta handia lortutakoan eta Madrilen 9 denboraldiz ibilitakoan.

Jaialdira hainbatetan etorri den Chapitó Portugaleko taldeak, berriz, “Hamlet” antzezlana aurkeztuko digu beren estilo komiko eta mingarrian.

Jaialdian formatu handiko antzezlanak ere izango dira, besteak beste, “Tito Andrónico”, Meridako jaialdian estreinatu ondoren publikoaren eta kritikarien artean arrakasta handia lortu zuena, eta “Muerte en el Nilo”, abestiak, eszena-koreografia eta proiekzioak dituen Ágatha Christieren eleberri ospetsuaren egokitzapena.

Felliniren “La Strada” lanaren egokitzapena ere izango dugu, askeago izateko eta aldatzeko ditugun zailtasunei buruzkoa, eta “La Jauría” antzezlana, Aldrabasaren epaiketako transkribapenetatik abiatzen dena.

Era berean, “Viejo Amigo Cicerón”, zintzotasun morala adierazten duen Erromako politikari ospetsuari buruzkoa, edo “El coronel no tiene quien le escriba” izango ditugu, mundua zein bidegabe den eta aldi berean gizakiak nolako handitasuna lor dezakeen kontatzen duena, bai eta “Copenhague” ere, bi zientzia-gizonek zientziaren erabilerari buruz dituzten ikuspuntuak azaltzen diguna.

Euskarak ere lekua izango du Mikel Laskurain eta Ane Gabarain antzezle maiteen “Zoaz Pake Santuan” umorezko antzezlan eta Gorakada taldearen umeentzako “Pinocchio” antzezlanaren bidez.

Jaialdian izen handiko antzezleek hartuko dute parte, besteak beste, Silvia Marsó, José María Pau, Emilio Gutiérrez Caba, Carlos Hipólito, Imanol Arias, Nacho Novo... Eta oso zuzendari ospetsuak ere izango ditugu, hala nola, Carlos Saura, Mario Gas, Claudio Tolcachir , Miguel del Arco...

Aurretik aipatutako areto-ikuskizunez gain, lau kale-antzerki izango dira Jaialdian publiko ororentzat: “Full House”, auzokideen arteko elkarbizitzari buruzko umorezko fabula, “The Incredible Box”, hondamendirako bidean doazen hiru pertsonaia aurkezten dizkiguna, eta “Piti Peta Hofenshow”, zorakeria handia duen inprobisazio-antzezlana. Horietaz gain, gazteei zuzendutako “Bidaia” ikuskizuna (lehenago aipatu duguna).

Ikuskizun hauetako sarrerak neurrizko prezioan daude, 4-20 euro bitartekoak. Gainera, jaialdiak ikusle gehiago izan ditzan, abonua jarriko da salgai areto barruan egingo diren lan guztietarako (haurrentzako eta euskarazko lanetarako izan ezik). Abonua 125 eurotan salduko da.

Jaialdia egunez egun:

10-31, 20:30 “CABARÉ A LA GADITANA”. 12 €

11-01, 20:30 “24 HORAS EN LA VIDA DE UNA MUJER. 15 €

11-02, 19:30 KALE ANTZERKIA: “FULL HOUSE” -Oinez bidean (Euria bada, Gernika parkean izango da)

11-03, 19:30 GAZTE ANTZERKIA: “UN POYO ROJO” Argentina. 12 €

11-04, 20:00 GAZTE ANTZERKIA “YOLO YOU ONLY LIFE ONCE”. 10 €

11-05, 20:00 GAZTE ANTZERKIA: “¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA?”. (Cía Joven Pabellón 6). 10 €

11-06, 20:00 GAZTE ANTZERKIA: “PLAYOFF”. La Joven Compañía ?Madrid- 10 €

11-08, 20:30 “HAMLET”. Cía. Chapitó (Portugal). 15 €

11-09, 22:00 “BIDAIA” (Hortzmuga). Gernika Parkea

11-09, 20:30 “EL CAVERNÍCOLA”. 15 €

11-14, 20:30 EUSKARAZ: “ZOAZ PAKE SANTUAN”. 10 €

11-15, 20:30 “MUERTE EN EL NILO”. 18 €

11-16, 19:30 KALE ANTZERKIA: “THE INCREDIBLE BOX” - Oinez bidean (Euria bada, Gernika parkean)

11-16, 20:30 “TITO ANDRÓNICO”. 18 € (Meridako Jaialdia)

11-17, 19:30 “VIEJO AMIGO CICERÓN”. 20 €

11-22, 20:30 “JAURÍA”. 18 €

11-23, 19:30 “PITI PETA HOFENSHOW” -Oinez bidean (Euria bada, Gernika parkean)

11-23, 20:30 “EL CORONEL NO TIENE QUIEN LE ESCRIBA”. 20€

11-29, 20:30 “COPENHAGUE”. 20 €

11-30, 20:30 “LA STRADA”. 15 €.

12-01, 12:30 HAUR ETA FAMILIA ANTZERKIA “PINOCCHIO”. 4 € .

Antzerki Jaialdiaren barruan, SAREA Euskadiko Antzoki Sareko zuzendariek eta programatzaileek azaroaren 14an Batzar Nagusia izango dute.