BILBO. Kultura garaikidea eta teknologia izango dira nagusi Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon urteko azkenengo hiruhilekoan. Horrela adierazi dute programazio berriaren aurkezpenean, non Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko kultura ordezkaria; Fernando Pérez Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria; Rakel Esparza, programazio arduraduna; eta sorkuntza lana zentroaren laguntzarekin garatuko duten 80 artistetatik dozena bat artista parte hartu duten.

KULTURA GARAIKIDEA ETA TEKNOLOGIA

Open Codes. We are datak hasiera emango dio hiruhileko honetako erakusketa programari. Alemaniako Karlsruhe-ko ZKM Media eta Arte Zentroaren koprodukzio honetan nazioarteko hogei artistak bizitoki dugun munduari buruzko hausnarketa egiten dute, kodeek sortu eta gobernatutako mundu honetaz hain zuzen ere.

Aldi berean, José Ramón Ais eta Lester Álvarez, Lantegiako BAT Espazioan izango dira. 2018an, Estudio Carlos Garaicoaren (Habana) Artista X Artista programarekin lankidetzan euren Praktika Artistikoen Egonaldietan egindako proiektuen ondorioak aurkeztuko dituzte.

Arte garaikidearen ildo berean, Fatxada bezalako proiektuak ere aurkitzen dira. Susana Blascoren No rain, no gain diseinu, ilustrazio eta komikiaren inguruko lanak Ane Pikaza artistaren lanari bide emango dio azarotik aurrera.

Egonaldi Artistikoen programak Zentroak dituen sortzaileei beharrezkoak dituzten material eta espazioak eskaintzen dizkie euren programazioaren inguruko eta Zentroko jardueren proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Helburu hau lortzeko, Dansateliers Rotterdam dantza garaikideko zentroaren antzeko zentroekin korrelazioa bilatzen da Jaiotz Osak eta Sigrid Stigsdatterek gaur egun egiten duten dantza egonaldia garatzeko.

Praktika Artistikoen egonaldiaren kasuan, Zentroan badira jada Alina Alguila artista kubatarra eta Tana Garrido artista euskalduna batera lan egiten.

Honez gain, Azkuna Zentroak kolektibo bat aldizka gonbidatzen du zentroan egoteko. Egun, consonni argitaletxe eta ekoizlea consonni radio Az-rekin proiektua garatzen ari da asteartero Atarian duen irrati estudioan.

Aurten abian jarri den Artista AZ kide proiektuaren bitartez, Azkuna Zentroak sorkuntza artistikoa sustatzen du, programazio kulturalaren inguruan elkarrenganako laguntza sortuz. Aurten egonaldiak egingo dituzten artistak honako hauek izango dira: Deriben Katalogoa egingo duen Oscar Gómez Mata eta Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek osatzen duten Sra Polaroiska kolektiboa. Azken hauek abenduan Emakume Jakintsuen Kontseilua egingo dute.

ZINEMA KLASIKO ETA GARAIKIDEA

Zinema eta ikus-entzunezkoak gure programazioaren beste ardatz garrantzitsuak dira. Azkuna Zentroko Zinemateka zinema klasiko zein zinema garaikidearen erreferente bilakatu da, eskaintza komertzial zorrotzetatik kanpo. Zinemaren historiako 50 harribitxik arrakasta handia izan du eta hurrengo urtera zabalduko da Zinemaren historiako 100 harribitxi bihurtuta.

Klasiko aukera-sorta honekin batera, Playtime Audiovisuales-ek (Natalia Piñuel eta Enrique Piñuel) komisariatutako Zinema irekia. Etorkizun berria asmatuz zinema garaikideko ziklo berria irekiko da. Open Codes. We are data programa publikoaren zati bat da, aro post-digitalean dugun errealitateari buruzko zientzia fikzio, utopia eta distopiei buruzko zikloa.

Hiruhileko honetan ere, Azkuna Zentroak Bilboko jaialdi nagusienak hartuko ditu: Zinebi, Bilboko Udalak antolatutako Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia; Zinexit, Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia; Zinemakumeak Gara!, Emakumeek zuzendutako Zinemaren Erakustaldia.

ARTE BIZIAK

Arte biziak programaren bitartez, Azkuna Zentroak dantza, performance, forma berriak, musika, soinu eta musika esperimentaleko programazio finko bat garatzen du. Urrian, arte eszenikoen denboraldia hasiko da Matarile Teatroren Daimon y la jodida lógica antzezlanarekin. Azkuna Zentroak urtarrilean hautatutako artistek interpretatuko dute.

Hiruhileko honetan Zentroak La Tristura aurkeztuko du. Egungo konpainiarik berriztatzaileenetariko bat. Future lovers, nerabeen psikologiaren inguruko lana da eta hauek teknologiarengan duten menpekotasuna azaltzen du. HIESaren kontrako Nazioarteko eguna ospatzeko, Aimar Pérez Galí koreografoak The Touching Community, dantza eta IHESaren arteko harremana lantzen duen pieza sortu du. Osa+Mujika konpainia artistikoaren Suddenly III, segundo batez geldiarazten gaituzten bihozkadetatik abiatuta sortu da, gure burua arriskatzen dugunean eta bulkada horiengatik eramaten uzten garenean zer gertatzen den islatzeko.

Euskara eta zelan iraun duen bizirik da Gheroren argudioa. Tartean Teatroaren produkzioak euskal hizkuntza du protagonista, eta eszenatokira helduko da abenduan.

MUSIKA ETA SOINUA

Azkuna Zentroak musika esperimentala eta soinuarengan egindako apustua Hotsetan programan islatu egiten da. Bertan Europa mailan eta Euskadin dauden artistak batzen ditu hainbat entzunaldietan, hala nola, Jean-Luc Guionnet & Lotus Khouri eta C. Alex McLean & Sarah Rasines. Musika esperimentalari Atariko kontzertuak gehitu behar zaizkio. Ur azpiko kontzertuen denboraldia Le Parody-rekin hasiko da, Sole Parodyren proiektu musikala, eta Geoff Farinaren emanaldiarekin.

TEKNOLOGIA

Kultura digitala publikoen komunitate guztiei zuzendutako proposamenen bidez garatzea Lantegian Suspergintza Fundazioarekin batera sustatutako Haritu, Kultura Digital eta Teknologiako Laborategiaren helburua da. Edozeinek izango du aukera teknologiaren inguruko ezaguera sustatzen duen gune honetara hurbiltzeko eta teknologiak probatzeko, esaterako, fabrikazio digitala, programazioa edo elektronika; baita teknologia garaikideak zer-nolako eragina duen hausnartzeko ere.

Halaber, teknologia eta sorkuntzaren arteko harremana Culture Lab proiektuaren bidez aztertzen da. Azaroan Knowledge Exchange Forum mahai inguruarekin amaituko den programa honetan, proiektu artistikoen komunikazio digitala nola hobetu daitekeen ikertzen da. Bestalde, Azkuna Zentroak, Maker Faire, munduko Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdirik handiena jasoko du. Jaialdi hau Espacio Open-ek sustatzen du eta mundu osoan ospatzen da.

HEZKUNTZA PROGRAMA

Hiruhileko hau Gabonak Arte, Gabonetan antolatutako programa ludiko-hezigarri eta kulturalarekin bukatuko da. Gabonak Arte programak, Azkuna Zentroko programazioa ezagutzea ahalbidetzen duten esperientzia artistikoak proposatzen ditu haurrentzat eta familientzat. Hezkuntza eta bitartekaritza programazioarekin batera doaz, baina Maby Revuelta artistaren Laboratorio PlayTime proiektua azpimarratzekoa da. Hiruhileko honetan Revuelta David Hornback argazkilariarekin lanean dabil, Pedazos de la mente tailerrean.

PROGRAMA PROIEKTUKO LEHEN HILABETEAK

Aurkezpenaren esparruan, Fernando Pérez, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zuzendariak, 2019-2023 Programa Proiektuko lehenengo bederatzi hilabeteei buruzko iritzi ona adierazi du.

Bere hitzaldian programazioak izan dituen aldaketak errepasatu ditu, hala nola, Gutun Zuria bezalako programa batzuen ikuspegi berria, kasu honetan Letren Nazioarteko Jaialdia publiko ezberdinetara zabaltzeko asmoz; eta sorkuntza artistikoa bultzatzera zuzendutako programa berrien abiaraztea, esaterako, Fatxada edo Artista AZ Kideak. Halaber, orain arte ez zegoen eta 40.000 pertsonen parte-hartzea izan duen udako programazioa azpimarratu du.

Azkuna Zentroko zuzendariak hilabete hauetan gune berriak abian jarri direla gogoratu du, hala nola, dendAZ. This is Basque Design, Zentroak diseinuari leiho bat zabaltzeko helburuarekin inauguratutakoa.

dendAZ guneak zubiak eraikitzen ditu Lantegia, LABoratorio de Ideas, Jarduera Osagarrien Zentroan dagoen sorkuntza kulturalean publiko ezberdinen inplikazioa sustatzen duen lankidetzarako gune berriarekin.

Zentroarentzat Lantegiaren abiaraztea estrategikoa da. Guneak funtzio asko betetzen ditu, baina praktika artistikoen ideien laborategia izatea helburu nagusia da. Lantegian diziplina ezberdinekin probatu daitezke, baita publiko ezberdinekin partekatutako sorkuntza garaikidearekin ere.

Gainera, Zentroak Mediatekaren inguruko hausnarketarekin jarraitzen du, sorkuntza eta ezagutzarako gunea, konektatzeko, pentsatzeko eta sortzeko gunea bilakatzeko asmoz.

2020RA BEGIRA

Fernando Pérezek 2020an, Zentroaren hamargarren urteurrenean, erakusketa-programazioak Ana Laura Aláez euskal eskultorearen Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío, atzera begirako erakusketa izango duela adierazi du. CA2M-rekin batera ekoitzitako eta Bea Espejok komisariatutako erakusketa honetan, artistaren azken lanak bere jardueraren hasieran sortu zituenekin konektatzen dira, jatorrirako bira proposatuz.

Arte biziak programan Álex Rigolaren indarkeria matxistari buruzko Macho Man antzerki-dokumentu ikuskizun-instalazioa aipagarria da. Proiektu honek matxismoaz kontzientziatzeko era berriak bilatzen ditu, arte eszeniko, arte plastiko, psikologia eta dokumentazioko ezaguerak bat eginez.

2020an Bienal gisa bi urtez behin ospatzen den Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa itzuliko da ere. Nazioarteko topaketa honek formatu artistiko berriak hurbildu nahi ditu herritarrengana, hiriaren ezohiko alderdiak lantzen dituzten eta instituzio, erakunde, talde eta norbanako askorekin elkarlanean egiten diren proiektuen bidez.