Bidebarrietan, urriaren 3an

Katixa Agirre idazleak "XXI. mendeko Emakume Idazleak" ekitaldian hartuko du parte

Ekitaldiak sarrera librea izango du leku guztiak bete arte

09.02.2020 | 16:57
Katixa Agirre

Ekitaldiak sarrera librea izango du leku guztiak bete arte

BILBO. Katixa Agirre idazlea izango da Bidebarrieta Kulturgunean egingo den "XXI. mendeko Emakume Idazleak" programaren gonbidatua. Ekitaldia hurrengo ostegunean gauzatuko da, hilak 3, 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango du. Joan ezin direnentzat, www.kulturaguneatb.eus webgunean eskainiko da streaming bidez.

Katixa Agirre doktore da Ikus-entzunezko Komunikazioan eta irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean. 'Sua falta zaigu' (2007) eta 'Habitat' (2009) ipuin bildumak eta 'Paularen seigarren atzamarra', 'Ez naiz sirena bat, eta zer?' eta 'Patzikuren problemak' liburuak argitaratu ditu. Zutabeak idatzi ditu Noticias de Álava eta Deia egunkarietan eta Aizu! eta Argia aldizkarietan.

2015ean argitaratu zuen Atertu arte Itxaron? (Elkar, 2015) lehenengo eleberria, 111 Akademia saria irabazi zuen road novel-a, hain zuzen ere. Iaz, amatasunari eta sorkuntzari buruzko gogoeta egitera daraman "Amek ez dute" eleberria argitaratu zuen. Izan ere, umeei eta gazteei zuzendutako literaturan emandako lehen pausoen ondoren, estilo heldua erakusten duen eleberria landu du, eta euskaraz idatzitako literatura garaikideko emakume egile esanguratsuenetakoa da.

Kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak aurkezten duen "XXI. mendeko Emakume Idazleak" zikloa 2017an inauguratu zen, irakurleen aldetik ere arrakasta duten narratiba garaikideko emakume egileen lanetan zentratzeko xedez. Hauek dira topaketa horietan orain arte parte hartu duten egileak: Dolores Redondo, Eva García Sáenz de Urturi, María Oruña, Almudena Grandes, Alicia Giménez, Clara Usón, Elvira Lindo, Najat El Hachmi, Karmele Jaio, María Sánchez eta Rosa Ribas.

noticias de deia