gaur

Skerryvore talde eskoziarrak itxiko du Getxo Folk jaialdia

MConak euskal taldeak kontzertu bat eskainiko du 18:00etan

09.02.2020 | 14:38
Skerryvore banda eskoziarra

MConak euskal taldeak kontzertu bat eskainiko du 18:00etan

BILBO. Gaitak, biolinak eta akordeoiak funky erritmo eta kanta sutsuekin nahastuta dira Skerryvore taldearen proposamenaren ezaugarri nagusiak. Musika estilo hori "Folk n'Roll" izendatu dute. Seikote eskoziarra 2004. urtean sortu zen Hebrideetako Tiree irlan eta pixkanaka-pixkanaka estilo propioa landu dute, tradizioko musika, rockaren doinu hiritarrak eta pop eraginak nahastuta.

Bere debuteko diskoa "West Cost Life" izan zen eta jarraian "On the Road" (2007) eta "Skerryvore" (2010) kaleratu zituzten. Azken horrekin nazioartean ezagutzera eman zuten eta etorkizun handiko bandarik ospetsuena bilakatu ziren Eskozian. Hurrengo diskoetan bere estiloa finkatu zuten, doinu landuagoarekin baina freskotasuna galdu bat. Horren erakusle "EVO" (2018) da, bere diskografiaren zazpigarren lana, hain zuzen ere.

McOnak seikotea Lekeition sortu zen 2011. urtean, bandako kideek gustuko zituzten taldeen kanten moldaketak egin eta folk, punk-rock eta country generoak lantzeko. Kanten moldaketetan lanean ari zirela, bere abestiak ere idazten zituzten eta 2012an debuteko diskoa kaleratu zuten, "McEta", hain zuzen ere, eta horren bitartez euskal eszenan bere burua ezagutzera eman zuten. Horren ondoren "Piraten Matxinada" (2013) eta "Galarrena" (2015) etorri ziren.

Iaz "Gure Naufragioak" grabatu zuten. Azken horretan itsasoko zein bizitzako istorioak bildu dituzte folklorea eta aldarrikapenak uztartuta. Bere proposamen musikala Irlandako tradiziozko abestia du ardatza eta punk-rocka ditu ardatz nagusi. Country-ukitua du ere bere musikak, betiere taberna eta jai giroa erakutsita.

Jarduerak

Kontzertuak ez ezik, Folk Getxo BBK jaialdian beste jarduera batzuekin gozatzeko aukera izango du publikoak azken egunean. Horrela, Gune Solidarioan (Ibaiondo kalean), GKEek zein beste elkarte batzuek beren lana eta proiektuak emango dituzte ezagutzera. Hainbat herritako eskulanak gerturatzen dituen Munduko Eskulangintza azoka Areetako Geltokia plazan kokatuko da eta, azkenik, Munduko Terrazan (Romoko Santa Eugenia plaza) jatorri anitzeko jakiak dastatzeko aukera izango da.

noticias de deia