BILBO. Artistaren arabera ‘Urazurrutia 32’ erakusketan ikusi ahal izango diren lanak inklusiboak dira hauetan ez bait daude tabuak edo gai bat edo bestea sartzeko araurik. Azulejoa, material hotz eta laidoztatua kontsideratua, gerra eta sexua bezalako gai beroen garraiatzaile bihurtzen da. Hegazkinak, gerra tramankuluak, lentzeria edo elementu sexualak dira aldi honetan konposizio finala osatzen dituztenak, irudi artean eta hormetan zehar doazen esaldi gatzdunekin batera. Artistak bere ardurak azaltzeko modua aurkitzen du azulejoaren gramatika honetan.

Zentroaren erakusketa aretoaren helbide postala da lan honi izenburua ematen diona, bisitatzen duenari artelan batean bertan sartzen ari dela adieraztearen helburuarekin. Espazioaren esku-hartze honekin esperientzia inmertsiboa proposatzen da zeinean aretoa, murru eta ibilbide barik, irekia azaltzen da irudi eta xake-itxurekin guztiz eztalitako hormekin inguratua.

Fernando Renesentzat azulejoen konposizioak paperetik ateratzeko eta etxeko material batera bueltatzeko bidea izan dira azken lau urteetan. Gainera, lan egiteko modu hau izaera eskultorikoa ematen dio bere praktikari, bere lanei beste dimentsio bat gehituz. Bere sortzeko era entsegu eta errorean oinarritzen da eta inprobisazioz beteta dago, zerbait kontatzeko premia emozionalaz indartuta eta obsesio perfekzionista sahiestuz.

Mosaikoez gain, 144 fotogramako bideo-pieza motz bat ikusi ahal izango da aretoaren hondoan, zeinean artistaren eskuek Fibonazzi sekuentzia irudikatzen dute azulejoekin.

Erakusketa ikusgai egongo da Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroaren erakusketa aretoan astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, 2019ko irailaren 2tik 20ra arte, doako sarrerarekin.