BILBO. Erakusketarako, objektuak instalatu dira Rekalde Aretoko espazioan. Eskulturen saila souvenir denda berezi bateko produktuak nahigabe iragartzen dituen ikonokraziaren bitartez aurkitutako, aldatutako eta zipriztindutako objektuetatik pentsatu eta eraiki dira.

Artistaren iritziz, «"Donde las patatas, la coca-cola y la fanta" tresna kritiko batean transformatutako oroiminaren besarkadaren eta aukera den hipermodernitatearen gehiegikerietara begiratzeagatik sortzen da. Jarrera hori abiapuntu hartuta, hiria (post-hiriburua) oporretan joateko jolastoki bihurtzen duen berritasun orori aurre egiten dio», adierazi du. «Haurtzaroko oroitzapenek deseroso egiten dute turistaren kameratik biltzen ez diren imaginario berrien eta negozio-forma berrien oraina», amaitu du.

Pau Figueres Ortiz (Donostia, 1976)

Pau Figueres Ortiz Enpresen Administrazio eta Kudeaketan lizentziatu zen Coventryko Unibertsitatean (Ingalaterra) 1998. urtean, eta 2011. urtean Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun doktoretza-tesia amaitzen ari da: "Re-ad. El icono comercial en una acción artística (in)voluntaria o arte bobo". Tesi horretan kontsumoaren kontrako kritikaren estetika eta problematika aztertzen ditu, praktikatik abiatuta, bai eta merkataritzako ikonografiaz baliatuz imaginario berriak sortzeko prozesua ere.

Hainbat erakusketa egin ditu, bai estatuan, bai nazioartean; azkenak Bregenz-eko (Austria) Lisi Hämmerle galerian, Valentziako La Posta fundazioan eta Alacanteko La Peluquería proiektu independentean agertu dira. Hainbat beka eta sari jaso ditu; hona ezagunenak: Bilbaoartekoa, sorkuntzarako eta estudio edukitzeko; egoitza-beka Bregenzeko (Austria) Kunsthaus-en; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Labore beka; Eusko Jaurlaritzaren ikerkuntza-beka; proiektu artistiko onenaren saria Gipuzkoako Artista Berrien XLIV. Lehiaketan.