BILBO. "Puerta con puerta" ikuskizuna Euskalduna Jauregian izango da ikusgai gaur, hilak 16.Celso Cleto egile eta zuzendari portugaldarraren antzezlana xarmaz eta dibertsioz beteta dago.

Izan ere, urte asko igaro dira jadanik antzerkiaren zoriek eta nondik norakoek Celso Cleto zuzendari portugaldar ezagunaren eta Josu Ormaetxe euskal antzezle karismatikoaren arteko harreman profesionala batu edo, agian, asmatu, zutenetik. Iazko Aste Nagusian Euskalduna Jauregian “Freno de mano” antzezlana estreinatu zenetik, beste antzerki egitasmo bat sortzeko ideia sortu zen, Celso Cletok eta Josu Ormaetxek osatutako konpainiarekin. Gurutze Beitia euskal antzezle ezagunak eta 25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Bilboko Cid FCA komunikazio agentziak ere bat egin zuten egitasmoarekin.

Proposamenaren abiapuntua kultura transmititzeko elementu izateko nahia da, antzerkiko genero nagusietako baten bitartez: komedia, Euskadiko antzerki panorama osatzeko xedez. Ikus-entzule guztiengana heltzeko sortutako emanaldia da, dibertsioz eta energia positiboz beteta.

Sinopsia

Celso Cleto zuzendari portugaldarrak, Gurutze Beitia eta Josu Ormaetxe antzezleen eskutik, Euskadi eta Portugal arteko lehenengo ekoizpena aurkeztuko du, komedia dibertigarri batean oinarrituta. Nahasketek eta gorabeherek irribarrea aurpegitik ez kentzea eragingo dute, eta patuaren jolasek eragiten dituzten egoerek sortzen duten barreak irribarre hori sakondu egiten du.

Lázaro Matheus egilearen komedia dinamiko eta barregarriak bi urte baino gehiago daramatza Portugalen ekoizten, arrakasta handiarekin.