BILBO. Olivier Duboisek 'My body of coming forth by day' aurkeztuko du irailaren 28an Azkuna Zentroan. Artistak bakar-saio intimo bat eskainiko du, gorputzeko memoriaren zoko-mokoak eta istorio bat kontatzeko duen gaitasun artistikoa ikertzeko. Ikuskizuna Dantzaldia programaren 2019ko edizioan barruan dago.

Ikuskizun honetan, bera bakarrik arituko da agertokian. Artifiziorik eta planik gabe, koreografo eta dantzariak umorez jardungo du, azterketa, peep-show edota disekzio baten itxura har lezakeen jolas batean. Berak ezarritako arauak betez eta ikusleek gidatutako ausazko prozesuari jarraiki, Olivier Duboisek bere ibilaldiaren hasieratik gaurdaino egin dituen hirurogei ikuskizunetako batzuei egingo die bisita. Egipto Zaharreko Hildakoen Liburuan inspirazioa hartuta, dantza-zatiz osaturiko bidaian hasiko da, artistarik onenaren bila, interpretatzailearen gorputzean zerk egiten duen maisulan bat aurkitzeko eta haren erraietan izan litekeen patua irakurtzeko.

Munduko dantzaririk onenetako bat dela uste da. Olivier Duboisek lan soila sortu eta interpretatzen du, bere interpretatzaile-gorputzaren dimentsio historikoa eta artistikoa ospatzeko. Lehen aldiz Europako FOGen aurkeztu zuen My body of coming forth by day lanarekin, Duboisek zalantzan jartzen du gorputzak bere burua artelan edo maisulan gisa irudikatzeko duen gaitasuna, dantzaren jardunak baliogabetzean areagotua.

Olivier Dubois

Dantzari eta koreografo frantziarra. 2011n, munduko 25 dantzaririk onenen artean sartu zuen Dance Europe aldizkariak. 1999an, lehendabiziko bakarkako lana sinatu zuen, Under cover izenekoa; eta, harrezkeroztik, Frantziako dantza garaikideko eszena astindu du, gaurdaino ezagutzen diren koreografia-lanik iraultzaileenetako batzuk aterata. 2014-2017 bitartean, Ballet du Nord zuzendu zuen, eta esperientzia handia du,sorkuntza, interpretazioa eta pedagogia uztartzen.