BILBO. Sergio Saez artista bilbotarrak Giorgio Morandiren obrari buruzko erakusketa aurkeztuko du Euskal Herria Museoan. Erakustaldia abuztuaren 1ean irekiko da publikoarentzat, eta horrekin lortu nahi duen xede nagusia Morandiren obra zabaltzea da.

Artista italiarrarenikonografian izan ere, eguneroko objektuak nabarmendu ziren: edalontziak, botilak... Eta hauek izango ziren koadroenprotagonistak, bere espresio bide bilakatuko zirenak, horien bidezXX.mendeko artista garrantzitsuenetako bat bihurtzeraino.

Sergio Sáezeta bere obra

Pintura eta argazkilaritzaren arteko mugan lan egitea gustatzen zaio eta argazki kamara ez du kamara bezala erabiltzen baizik eta pintzel bat bailitzanmoduan. Kamara erosi zuenean airean argazki batzuk egin eta ordenagailuan ikusterakoan argazkietan defektu nabarmen batzuk antzeman zituen. Baina defektu horiek interesgarriakiruditu zitzaizkion artistari eta horretan lanean ihardun zuen. Hutsegiteek itxura berezi bat eman zien argazkiei, pintura itxurakoa. Argazkien kolore eta inguruneak urtze efektu bat sortzen dute irudian eta irudia bera desegiten egongo balitz bezala apreziatzen da. Hasiera batean akats bat izan zenemaitza,prozesu tekniko bihurtu zuen Sergio Saezek eta urte ta erdiko lana kostatu zitzaion prozesu horren kontrola menperatzea.

Sergio Saezek (Bilbo, 1954), argazkilarien familiabatean jaioa, argazkilaritza eta artea ikasi zituen. 25 urtez moda diseinatzaileentzat lanean ihardun duen arren, 2003.urtetik aurrera pinturara dedikatzen da eta Ibizako irlan du bere bizitokia.