Bilbo - Donostiako Heineken Jazzaldiaren 54.edizioa atzo hasi zen Joan Baez eta Jamie Cullum musikagileen emanaldiekin. Igandera arte iraungo duen edizioak, 100 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu.

Guztira, 15 eszenatokitan eskainiko dira musika kon- tzertuak Jazzaldiaren 54.edizioan; Zurriolako hondartza, Kursaal, Trinitate Plaza eta Viktoria Eugenia An- tzokian besteak beste. Gainera, emanaldien bi heren baino gehiago doakoak izango dira.

Musikari ospetsuek hartuko dute bertan, horien artean, Houston Person, Charles McPherson, Atomic, Moppa Elliott, Martirio & Chano Domínguez, Zahara eta Dorian. Gainera, japoniar jazzaren emanaldiak ere izango dira Donostian, Eri Yamamoto eta Chihiro Yamanaka musikarien eskutik.

Beste alde batetik, parte-hartzaileei dagokienez, Adrien Brandeis musikaria izango da gaur bertan Kursaalean, Frigo Gunean. Piano-jole eta konpositore frantzesa LetterOne Rising Stars Jazz Award 2018 jaialdiaren irabazlea da, europako jazz jaialdi garrantzitsuenetatik kontzertuak eskaintzea eragin duena. Hala ere, ez da kontzertu bakarra izango, Joe Jackson edota Dorian izango baitira, azken hau gainera, doakoa izango delarik Zurriola hondartzan.

Jazzaldia saria Donostiako Jazzaldia sariari dagokionez, 1994an iraganeko eta oraingo artisten ibilbidea omen- tzeko helburuarekin sortu zena, aurten John Zorn saxofonista eta konpositore estatubatuarrak jasoko du, “abangoardiako jazzean ezinbesteko musikari” bezala definitu dutena.

Sari honen irabazle izan dira ere Doc Cheatham, Hank Jones, Chick Corea, Kenny Barron, Ray Brown, Elvin Jones, Keith Jarrett, Herbie Hancock, Shirley Horn, Wayne Shorter, Toshiko Akiyoshi eta Ellis Marsalis musikariak. - DEIA