Inguruarekiko erlazioa eta naturaren eta artifizialtasunaren arteko dikotomia. Hori da Irati Urrestarazuren obra bereizten duena, Rekalde Aretoan, irailaren 1era arte egongo dena. Bizkaiko Foru Aldundiko Barriak programaren bekadunak bere proiektua Slavoj Zizeken lan bat ikusten zebilela bururatu zitzaiola onartzen du; hala ere, beste ikuspuntu batetik abiatzea erabakiz, “berak ekologismotik jotzen zuen; eta niri, hortik abiatu ez arren, berak naturaren eta elementu artifizialaren, zaborraren, erlazioak nola ikusten zituen interesatzen zait, eta baita gure ingurumenaren erlazio horiek nolakoak diren”.

Laurogeita hamargarrenean izeneko proiektua hasieran kaosa edo baliorik ez duten materialez osatuta dagoela eman dezakeen arren, Urrestarazuk (Altsasu, 1989) artea horrela ulertzen duela azpimarra- tzen du. Baliorik ez duten materialak berpizten ditu artista gazteak, “hilda” edo zuzenean zakarrontzira botako liratekeenak, bere proiektuan kokatu eta edertasuna aurkitzen du altsasuarrak.

“Niri naturaren eta artifizialaren artean dagoen dikotomia interesa- tzen zitzaidan, ulertuta biolentzia bat dela, naturarekiko egiten dugun biolentzia”. Izan ere, artistaren esanetan: “Nik artea horrela ulertzen dut, biolentzia bat bezala, materialak etengabe behartzen ditugulako, edo muturrera eramaten ditugulako. Eta gizartearen harremanak biolentoak diren puntu horretan zentratzen naiz”.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek 2019 programaren barruan kokatutako erakusketan aztarnek berebiziko garrantzia dauketala dio Urrestarazuk: “Rekalde Aretora ekarri dudan lanean eta baita nire proiektu guztietan aztarnetan zentratu naiz, ez hainbeste materialetan. Egurra edo plastikoa erabiltzea ez da garrantzitsuena, baizik eta bien arteko ekintzaren aztarna. Testuan ere aipatzen da nola nahita gaizki lan egiten dudan, teknika menpera-tzeak ekartzen duen erosotasunetik aldentzeko, iritsiko ez nintzatekeen beste lekuetara heltzeko, istripuetatik sortutakoa”. Izan ere, erakusketara gerturatzen den jendeak txostena izango du eskuragarri, Javier Arbizu artistak idatzitakoa, altsasuarraren obra azaltzen duena.

Gainera, eskaparate izaera ere kontuan hartu duela onartzen du artista gazteak, izan ere Rekalde Aretorako espresuki sortutako obra izanda, kolore “fosforitoa” txertatzea erabaki zuen, hala, kaletik igaro-tzen zen jendearen arreta deitzeko. “Fosforitoa erabili dut proiektua hasi nuenean urdina eta kolore naturalak erabiltzen nituelako, baina guztiz kontrakoa zen bat nahi nuen, artifizialtasuna islatzeko. Fosforitoa kale eta obretan erabiltzen den kolorea da, errepideko luminikoak? inpakto hori bilatu nahi nuen. Gainera proiektua Rekalde Aretorako zenez, eskaparate izaeraekin jolastu nahi nuen, kanpotik deigarria izateko”.

‘Laurogeita hamargarrenean’

Rekalde Aretoan erakusgai dagoen proiektuaren izenak bere haurtzaroarekin lotura estua duela onar-tzen du Urrestarazuk: “Proiektu hau hasi nuenean, pentsatu nuen nire amak kontatutakoaren arabera txikia nintzenean jendeak hondartzan txirlak hartzen zituen bitartean, nik iltze erdoilduak eta horrelakoak hartzen nituela”. “Beti izan dut interesa horretan, eta nire egiteko moduan ikusten da zikintasun puntu bat. Elementu guztiak kaleko botilak eta botatako objektuak dira. Ez dira lan garbi eta pulkroak”. Izan ere, artistaren helburua hasieratik haurtzaroan elementu horiekiko zuen begirada berdinari heltzea izan da.

Gainera, soberan daude objektuak berpizten ditu Urrestarazuk: “Elementu guztiak gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuak dira, baliorik aurkitzen ez dizkiegunak. Materialki ezta artistikoki ez dute baliorik, eta nik berreskuratu eta beste aukera edo izaera bat ematen diet”. Adibidez, bere aitak zakarretara botako zuen zuhaitz bat hartu eta “beste gauza batean bihurtu nuen”. Ementu horiei beste bizitza bat eta beste izateko aukera ematen dietela defendatzen du artista bekadunak.

“Lantzerakoan badaukat jarraitzen dudan ildoa baino garrantzitsuena espazioarekiko eta lanarekiko sentitzea da, estetikoki gustoko izan edo ez. Bakoitzari zer sugeritzen dion da garrantzitsua”. Beraz, artistaren hi-tzetan Rekalde Aretora gerturatzen den publikoari: “Disfrutatzeko, eta dikotomia hori ulertzeko esango nioke, besterik gabe”.

Azken finean, materialekin jolasten duela onartzen du artistak, eta horri egiten dion keinua da Laureita hamargarrenean izena, “haurtzarora bueltatzea, buruan daukagun umea ateratzea, heldutasunetik, baina lotsa kendu eta ausarta izatea da garrantzitsuena”, baina batez ere, “jolastea”.

GAIZKI LAN EGITEA

Irati Urrestarazuk “gazki lan egitea” gustatzen zaiola adierazten du; harrigarria suerta daitekeen adierazpena izan arren, bere azalpena ematen du altsasuarrak: “Gaizki lan egiten dudala esaten dut arte ederrak ikasita badakidalako molde bat edo pieza perfektua nola egiten den, baina ez dut hori nahi. Gaizki egite horretan zorizko abanikoa itzela da, ez dakit zer aterako den, erabilgarria izango den edo ez”.

Gainera, proiektu bakoitzean abiatzen duen prozesua apurka-apurka forma ematea dela adierazten du. “Nire buruari tranpak jar- tzen noa, eta ondoren elementuekin jolasten hasten naiz, horien arteko erlazioak interesatzen zaizkit eta”. Hortik aurrera, proiektuak eboluzionatzen doaz, horregatik, urrian egingo duen erakusketa, esaterako, “agian hemendik ez dago oso urrun, edo agian guztiz ezberdina izango da”.