BILBO. Parisen 1937an sortu zenetik 1992an Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean behin betiko kokatu zuten arte, "Guernicaren bidaia" erakusketak Picassoren lan

Guernicaren bidaia erakusketak Picassoren lanari buruzko ibilbide historiko bat egiteko aukera dakar, hura Parisen 1937an sortu zenetik 1992an Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean behin betiko kokatu zen arte. Horri esker, bisitariek jakingo dute zer-nolako sorkuntza-prozesua gauzatu zuen artista espainiar ospetsuak lana ontzeko, eta era berean, lanak gerraren kontra duen esanahia, eta zergatik ibili zen lana mundu zabalean, 40 urtetik gora.

Erakusketa gune eta baliabideek garai hartako testuinguru historikoa darakutsate, eta Guernica lanaren garrantzia eta esanahia ulertzeko gakoak ere bai. Badira ikus-entzunezkoak, garai hartako argazki eta kartel erreprodukzioak, eta agirien nahiz marrazkien faksimileak, guztiak ere jakingarriak XX. mendeko artistarik garrantzitsuenaren lanik adierazgarrienetako baten sorkuntzaren eta bidaien historia azaltzeko.

"Picasso. Guernicaren bidaia" erakusketa bost esparrutan dago banatua, lanaren ibilbidea haren fase guztietan azaltzeko. Era berean, Picassoren bizitzako une garrantzitsu batzuk erabakigarriak izan ziren Guernica sortzeko, eta horiek ere ageri dira.

"Picasso. Guernicaren bidaia" erakusketarako gune berezi eta berritzaile bat dauka, hots, UD 100 deritzona. Sistema horri esker, kamioi bateko trailerrean 100 metro koadroko erakusketa gunea muntatzen da; erdialdean, gainera, altuera 5,5 metrokoa da. Horrez gain, unitate zabalgarri bat baino gehiago lotu daitezke elkarrekin, eta ondorioa leku zabal-zabala da, 200 metro koadroko erakusketak egiteko modukoa.