BILBO. Euskal pop taldeek Julio Iglesias, Mocedades edo Nino Bravo interpretatuko dituzte Arriagan maiatzaren 16an. Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Ziurrenez, Izar & Star zikloaren bederatzi edizioetako emanaldi bitxiena izango da, gaiari ?gehienetan rock-eko proposamen zehatzetan zentratzen baita? eta agertokiari dagokienez, kontzertu geletatik antzoki handira aldatuz.

Horrela, ostegunean Arriaga Antzokira doazen ikus-entzuleek, 70eko hamarkadan abesti melodikoa izenekoaren barruan sortu ziren ereserki haietako batzuk entzungo dituzte. Bere egunean oso artista eta talde enblematikoek interpretatu zituzten, Julio Iglesias, Mocedades, Nino Bravo, Camilo Sesto edo Raphaelek, besteak beste.

Orain, inoiz desagertuko ez diren abesti ahaztezin horiek inoiz baino freskoago entzungo dira, euskal zenbait pop sortzailek eta abeslarik eskainiko dituzten bertsioei esker. Horrela, hain kontzertu bereziak artista eta talde hauen partaidetza izango du: Getxoko McEnroe taldea, Frank donostiarrak eta Francis bilbotarra (Doctor Deseo taldeko abeslaria). Horrez gain, La Bien Queridak, Madrilen “erbesteratuta” dauden Ornamento y Delitorekin batera, eskainiko duen proposamenak edo emanaldiarekin bat egin duen azken artista den Javier Corcobadoren errepertorioak harritu egingo gaituzte. Corcobadok alderantzizko bidea egin du, eta dagoeneko hamar urte daramatza gurekin.

Arrakasta ahaztezinak

Izar & Star zikloak Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertua, leku eta une bakarrean, oroimen kolektiboan betiko geratu diren zenbait abesti mitiko entzuteko aukera paregabea da, “Eres tú”, “Te estoy queriendo tanto”, “Hey”, “Un beso y una flor”, “Amor de hombre”, “Me olvidé de vivir”, “Secretaria”, “Puerta del amor” eta ahaztu ezin ditzakegun beste lan batzuk, oraingo honetan, parte hartuko duten artisten ikuspegi pertsonaletik, emanaldi errepikazina izango den horretan.

Izar & Star zikloari buruz

IZAR & STAR, kontzertu bereziz eta musikarekin erlazionatutako kultur ekitaldiz osatutako programa da, Javier “Jerry” Corral kazetariak bultzatutakoa, eta bertan, Euskadin jaio edo bizi diren taldeek eta bakarlariek hartzen dute parte. Kontzertu horien formatu ohikoenak bi parte izan ditu. Lehenengoan, taldeak edo artistak bere errepertorioa aurkezten du, eta bigarrenean, euren musika garapenean modu berezian eragin dien, disko, artista, genero edo garai jakin bat euren ikuspegitik berrinterpretatzen dute. Zikloaren helburu nagusia euskal taldeen maila bikaina erakustea da, pieza historiko handien lurraldean, gehigarri paregabe eta esklusiboarekin. Batzuek leialtasunetik hartzen dituzte besteen lanak, eta beste batzuek heterodoxiatik.

Dagoeneko bederatzi edizio bete dituen Izar & Star, guztiz finkatuta dagoen zikloa da. 130 kontzertu baino gehiago eman ditu, 200 talde eta artista inguru bilduz. Orain arte Bilbon egin da batez ere, baina baita Donostian eta Gasteizen ere, eta Katalunian antolatu den antzeko beste ziklo baten inspirazioa ere izan da. Kataluniakoak “Cara A Caraperro” izena darama, eta Eduardo Izquierdo kazetari eta idazlea buru den taldeak antolatu du.