BILBO. Gaur, maiatzak 3, Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Unescok hautatua 1994an. Egun honen helburua da aldarrikatzea “prentsa libre, pluralista eta menpekotasunik gabekoa gizarte demokratiko ororen oinarrizko osagaia” dela.

“Demokraziarako hedabideak: Kazetaritza eta hauteskundeak desinformazio garaietan” lelopean, Nazioarteko Egunaren 2019ko edizioak prentsak, hauteskunde garaietan aurre egiten dituen gaur egungo erronkak eztabaidatzen ditu, baita kazetaritzaren papera bake zein adiskidetze-prozesuetan.

Izan ere, gai hau momentu ezin egokiagoan agertzen da, bizi ari garen hauteskunde garaia dela bide, eta non zenbait alderdik hedabideen lana (horietako batzuk publikoak) boikot egiten ahalegindu diren ikusi dugun, prentsaurrekoetara, mitinetara edota hauteskunde gauan egoitzetara sartzea baimendu ez dutelarik, kazetaritza modu askean jarduten eragotziz eta egiazko komunikazioa emateko eta askatasunez jasotzeko konstituzio eskubidea, edozein hedabide erabilita, urratuz.

Ez da lanbideak pairatzen duen eraso bakarra. Herritarren segurtasunerako legea, “Mozal Legea” izenpean ezagunagoa, zenbait atalen protagonista izan da, gehiegi behinik behin, non hainbat euskal kazetarik salatuak izan diren eta epaitegietara deklaratzera eramanak ere. Ildo horretatik, informatzeagatik euskal kazetari bati ezarritako zigorra baliogabetzea txalotu eta ospatzen dugu, horretarako bi urte itxaron behar izan baditu ere. Epai honen aurka ezin da helegiterik aurkeztu eta aurrekari argia ezartzen du. Kazetarien aurkako isunak, epaiketak eta erasoak jazotzen diren bitartean, AVP_EKEk eta CVP-KEEk “Mozal Legearen” berehalako indargabetzea eskatzen dugu.

Mugarik Gabeko Erreportariek egindako Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Sailkapenean Espainia 29. lekuan dago. Ez da datu ona, alderantziz, egoera kaltegarria islatzen du. Azken aldian Katalunian lankideek pairatu dituzten irain eta erasoez gain, azpimarratu behar da Mallorcan iturrien eta sekretu profesionalaren aurkako urratze saiakera larria, non Espainiako poliziak ustelkeria-kasu bat ikertzen ari ziren bi kazetarien sakeleko telefonoak eta ordenagailuak konfiskatu zituen.

Gezurrak eta berri faltsuak egunero aurre egin behar diogun eztabaidagai nagusietariko bat da ere.

Nahitaezkoa da desinformazioa egiazko eta datu egiaztatuekin borrokatzea kode etikoa eta deontologikoa errespetatzearen mesedetan eta hiritargoak egiazko informazioa jasotzeko eskubidea babestearren.

AVP-EKE eta CVP-KEE lanbide hau babestearen eta aske aritzeko zaintzearen alde agertzen gara.