BILBO. Bilboko "Udaberriko bertso saioak" programaren 35. edizioa larunbat honetan hasiko da, Santutxuko Karmelo plazan. Bertan izango dira, besteak beste, Onintza Enbeita, Etxaun Lekue,, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga.

Aire zabaleko bigarren hitzordua hurrengo larunbatean, maiatzaren 11n, izango da. Ohikoa denez, hitzordua eguerdiko 13:00etan izango da, Karmelo plazan. Oraingo honetan, entzuleek Maialen Lujanbioren ?Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko irabazlea 2009an eta 2017an? bertsoekin gozatu ahal izango dute, eta berarekin arituko dira agertokian Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia ?Bizkaiko azken txapelketako finalistak? eta Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna birritan.

Karmelo plazan eskainiko den hirugarren eta azken saioa maiatzaren 2019an izango da, eta bertan, lehiaketan ohikoak diren lau ahots elkartuko dira. Andoni Egaña ?lau aldiz Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko irabazlea?, Amets Arzallus ?Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko irabazlea 2013an?, Oihana Bartra, Bizkaiko txapelketan finalista izandakoa eta Aitor Mendiluze. Hitzordu guztietako gai jartzailea Santutxuko Bertso Eskola izango da.

Egitaraua maiatzaren 24an amaituko da, “Bertso ? poteoaren” beste edizio batekin, 20:00etatik 23:00etara, Santutxu auzoko hainbat aisia gunetatik (Kuluxka, Dacca, Aintzi, Txikia eta Bilbo 82 tabernak). Bertso-poteoan Alaia Martinek, Ibon Ajuriak eta Fredi Paiak osatutako hirukotea arituko da.

Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, “Udaberriko Bertso Saioak” programak euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak gure Hirian egiten duen lana bultzatu gura du. Azpimarratzekoa da, baita ere, emakumeek egitarau honetan betetzen duten leku garrantzitsua, izan ere, bertsolaritzaren panoraman emakumeak %20 inguru badira, “Udaberriko Bertso Saioak” egitarauan partaidetza hori %40raino igotzen da

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK - EGITARAUA

LARUNBATA, MAIATZAK 4

13:00 - Karmelo Plaza

Onintza Enbeita

Etxaun Lekue

Unai Iturriaga

Miren Amuriza

LARUNBATA, MAIATZAK 11

13:00 - Karmelo Plaza

Maialen Lujanbio

Nerea Ibarzabal

Arkaitz Estiballes

Xabat Galletebeitia

LARUNBATA, MAIATZAK 18

13:00 - Karmelo Plaza

Ohiana Bartra

Amets Arzallus

Andoni Egaña

Aitor Mendiluze

LARUNBATA, MAIATZAK 24

“Bertso ? Poteoa”

20:00 ? 23:00 Santutxu auzoa

Alaia Martín

Ibon Ajuria

Fredi Paia