BILBO. Ketama 'No estamos locos Tour 2019' birarekin helduko da Euskaldunara apirilaren 30ean. Taldearekin batera Sonakay flamenko talde euskalduna arituko da. Talde flamenkoak milioi bat kopia baino gehiago saldu ditu sortu zenetik.

Ketamari buruz berba egitea, flamenkoa eta bere fusio anitzak ulertzeko modua aldatu zuen taldeaz berba egitea da, ukitu pertsonala emanez eta 80ko hamarkadako panorama irauliz.

Milioi bat kopia baino gehiago saldu eta hainbat sari lortu zituen: Espainiako Album Onenaren (1995) eta Talde Onenaren (1996) Ondas Sariak, eta 1996ko Abesti Onenaren kategoriako Musikaren Saria, “No estamos lokos” abestiarengatik. Horrek guztiak finkatu egin zuen Ketama flamenko fusioaren ordezkari nagusi gisa, eta garai hartan flamenkoan pentsaezina zen zerbait esperimentatzen hasi ziren: euren emanaldietan milaka pertsona elkartzeko gai izatea.

Taldearen itzulera pozez eta ikusminez hartu da. Ketama agertoki gainean berriro ikusteak atzera begiratzeko aukera emango die jarraitzaileei, taldearen aspaldiko lan arrakastatsuak gogorarazteko eta abesti berriekin gozatzeko, “Loko de Amor”, adibidez.

Sonakay

Ketama apirilaren 30ean igoko da Euskaldunako Auditoriora, gaueko 21:00etan, sustrai euskaldun eta ijito indartsuak dituen Sonakay flamenko talde euskaldunak lagunduta.

Taldea 2015ean sortu zen, euskal musikan estilo berria “patentatzeko”, euskaraz egindako musikako lan handiak modu dotorean biltzen dituen arrazako flamenkoak markatutako fusioa aurkeztuz. Baina 2018an lortu zuten arrakasta, telebistako “Got Talent” saiotik igaro ondoren fama lortu eta taldearen kontzertu eta emanaldi agenda biderkatuz.

Ordutik, Jonatan Camacho “Jony”-k (ahotsa), David Escuderok (lehen gitarra), Ramón Vélezek (bigarren gitarra), Jose Luis Jiménezek (batxua) eta David Bernárdezek (perkusioa) osatutako jatorrizko taldeari musikari eta kide berriak gehitu zaizkie, txalapartariak, dantzariak eta bailaore flamenkoak, agertoki gainean bi kulturen arteko erabateko nahasketa lortuz.

Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan. Sarreren prezioa: 30 eurotik gora, gehi kudeaketa gastuak.