BILBO. "La Llamada" Euskalduna Jauregian izango da Aste Nagusian. Musikala bost denboraldi darama kartelean eta azken bost urteotan 800.000 pertsona baino gehiagok sentitu dute jada Javier Ambrossi eta Javier Calvo mediatikoek idatzi eta zuzendu duten musikalaren deia.

Lara Antzokiko atarian underground musikal gisa sortu zen “La Llamada” agertoki nagusietara heldu da ikus-entzuleei eta kritikari esker. Baita Euskalduna Jauregikora ere, Aste Nagusian helduko baita bertara. Horrela, Javier Ambrossik eta Javier Calvok idatzi eta zuzendu duten eta 30 hiri baino gehiago (Mosku barne) hartu dituen bira eta Madrilen bost denboraldi egin dituen musikala, Euskaldunaren 2019ko Aste Nagusirako proposamenetako bat izango da, “Ghost, el musical” lanarekin batera.

800.000 pertsona baino gehiagok sentitu dute 13 Broadway World Sari jaso dituen deia, “La Llamada” ?horien artean Musikal Onena, Emakume Antzezle Onena, Zuzendaritza Onena eta Taldeko Emakume Antzezle Onena?, Fotogramas de Plata 2013 sarietan arrakasta lortu zuen, Premios de Teatro Musical sariak irabazi zituen eta Antzezleen Batasunaren Sarietarako izendapenak, Libertad Teatro 2015 Saria eta Time Out 2017 Antzezlan Onenaren Saria ere lortu ditu. 2017an, zinerako egindako moldaketa arrakasta handiarekin estreinatu zen kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik, eta 2018ko Goya Sarietarako 5 izendapen jaso zituen, sari ugariz gain. Horien artean 2 Latin Beat Film Festival 2017 sari eta 2 Feroz 2018 sari daude, eta nazioarteko “Holy Camp!” bertsioarekin ere arrakasta handia lortu zuen.

Mediatiko sortzaileak

Javier Calvo, orain antzerkiko sorkuntzan buru belarri murgildu den antzezle gaztea da. Ezaguna da “Fer” antzeztu zuelako “Física o Química” arrakastatsuan, bost urtez serie horretako protagonista izanik. Ondoren “Los Misterios de Laura” edo “Amar es para siempre” telesailetan ere egin du lan, eta baita zenbait antzezlanetan ere.

Javier Ambrossi ezaguna da Telecinco kateko “Sin tetas no hay paraíso” telesailean egin zuen lanarengatik. Zinean Mireia Rosen esanetara aritu da “El triunfo” filmean, antzerkian Flotats-ekin (“Beaumarchais” Teatro Español-ean), eta erreportari eta aurkezle ere izan da (Fly Music). Horrez gain, kazetaritzan lizentziatua da, eta Dramaturgia ikasketak egin zituen RESADen. Gaur egun “Cuéntame” telesailean hartzen du parte, “Richi” antzeztuz.