BILBAO. Leioako Umore Azokak hiriguneko kaleak alaituko dituzten 49 konpainiak aurkeztu ditu jada. Kaleko Artisten Azokak maiatzaren 16tik 19ra ospatuko du bere XX. edizioa 620 proposamen jaso eta aztertu ondoren. Udaleko Kultura Sailak, horretarako izendatutako Batzorde Artistikoaren bitartez azkenean Euskadiko 19 konpainia, Estatuko beste 19, atzerriko 8 eta “Tokiko Eszena” ekimenean parte hartuko duten udalerriko 3 talde izango dituen egitaraua egituratzeko.

Umore Azoka Leioan programatutako ikuskizunen erdia baino gehiago estreinaldiak izango dira. Hori dela eta, Leioara doazen profesionalek eta ikus-entzuleek, egungo kaleko panorama artistikoko konpainia azpimarragarrienetako batzuen orain arte ikusi gabeko proposamenak ikusteko aukera izango dute. Horrela, udalerriko kaleek erabateko 19 estreinaldi, kaleko 3 estreinaldi eta estatu mailako 7 estreinaldi jasoko dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Instituto Nacional de las Artes Escénicas y la Música (INAEM) izenekoaren lankidetza duen Leioako Udalaren kultur apustu horren barruan.

Halaber, kaleko arte eszenikoen alorrean Euskadiko garrantzitsuena den lehiaketaren barruan, “Tokiko Eszena” ekimena ere egingo da. Bertan, Leioako hiru adierazpen artistikok izango dute lekua. Bertako talentuaren aldeko apustua martxan jarriko den segidako hirugarren aldia izango da, aurreko urteetan izandako emaitza bikainak direla eta.

Guztira, 120 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Leioan, aire zabalean eta ohikoak ez diren guneetan, dohainik, eta ikus-entzule guztiei zuzendutako diziplina anitzetakoak. Antzerki eta zirku garaikidea izango dira programazioaren ardatzak, eta diziplina anitzeko ikuskizunek eta bestelako generoek ere presentzia garrantzitsua izango dute: musikak, magiak, clownak, dantza bertikalak eta airekoak, txotxongiloek, harearekin egindako arteak, eta baita musika-tresnak egiteko tailer batek ere.

20 edizio kaleko “sukaldean” artea prestatzen

19 euskal konpainiek 20 ikuskizun desberdin aurkeztuko dituzte, eta horietatik 14 erabateko estreinaldiak izango dira. Horrek finkatu egiten du Leioa sektorerako erreferentziazko leku gisa, 20 ediziotan kaleko “sukaldean” artea prestatzen eman eta gero, batez ere. Horrez gain, Estatutik 19 konpainia etorriko dira Leioara: Kataluniatik 6, Andaluziatik 3, Madrildik 3, Murtziatik 2, Galiziatik 2 eta Valentziako Komunitatetik, Gaztela Mantxatik eta Gaztela Leonetik bana.

Nazioarteari dagokionez, kaleko arte eszenikoetan erreferentziazkoa den herrialdeetako batetik, Frantziatik, etorriko dira aukeratutako konpainia gehienak ?lau, gehi Alemaniarekin batera ekoiztutako bat?. Italiako konpainia bi eta Belgikako bat ere etorriko dira.

Aukeratutako konpainien zerrenda osoa ondorengoa da. Azoka hasi aurretik konpainiei buruzko xehetasun gehiago aurreratuko dira.

Euskal konpainiak

Akelar

Ana Capilla konpainia

Circo Dabitxi

Demode Quartet

Dikothomia konpainia

Garazi & Cía

Goitibera

Intujai Teatro

La Glo Zirko Dantza

Leioako Kantika Korala

Malas Compañías Zirko Taldea

Malicia!Cía.

Organik

Reportero On Fire

Salitre Teatro

Toni La Sal

Tramatrakka

Trapu Zaharra

Zanguango Teatro

Estatuko konpainiak

Cía. Nom Provisional (Andaluzia)

Rolabola (Andaluzia)

Vaivén Circo (Andaluzia)

Nuc (Valentziako Erkidegoa)

El Fedito (Gaztela Mantxa)

Jean Philippe Kikolas (Gaztela eta Leon)

Bucráa Circus (Katalunia)

Cía Capicúa (Katalunia)

Cía Ytuquepintas (Katalunia)

Delreves Danza Vertical (Katalunia)

Diminuto Teatro sobre Ruedas (Katalunia)

El que ma queda de Teatre (Katalunia)

Antón Coucheiro (Galizia)

Sincronacidas (Galizia)

Cía. de danza Iker Gómez (Madril)

Le guignol orthopedique (Madril / Argentina)

Lucio A. Baglivo & Mariana Collado (Madril / Argentina)

La cueva Teatro de Calle (Murtzia)

UpArte (Murtzia)

Nazioarteko konpainiak

Cie. LMP (Alemania / Frantzia)

Jordi Vidal (Belgika)

Collectif Eflirkoa (Frantzia)

Collectif Kaboum (Frantzia)

Super Super (Frantzia)

Kolektiv Lapso Cirk (Frantzia)

Tobia Circus/Due Etti e Mezoo (Italia)

Jashgawonsky Brothers (Italia)