BILBO. "Arratoi Pirata eta hazteko beste abentura batzuk" filma gaur estreinatuko da Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat zinema aretotan, Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen Zinema, Getxo Zinemak eta Iruñeko Golem La Morea besteak beste. Jeroen Jaspaert-ek zuzenduriko filma bidelapur gozozaleenaren istorioa kontatzen du.

Zinema euskaraz programak sendotu egingo du familia osoarentzako zinemaren aldeko apustua, euskaraz egingo dituen hurrengo estreinaldi komertzialekin.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadi plataformaren bidez sustatzen du Zinema Euskaraz programa, EZAE zinema aretoen sarearekin elkarlanean eta Hiru 3 Umeak katearen laguntzarekin.

Oraingoan, Jeroen Jaspaert-ek zuzenduriko "Arratoi Pirata eta hazteko beste abentura batzuk" filma estreinatuko du. Bidelapur gozozaleenaren istorioa kontatzen du. Zaldi gainean dabilela, Arratoi Piratak bidean aurkituko dituen bidaiariei janaria lapurtzen die, baina, egun batean, bera baino azkarragoa den norbaitekin gurutzatuko da. Filma osatzeko, haztearen abenturaren inguruko beste hiru film labur eskainiko dira.

"Arratoi Pirata eta hazteko beste abentura batzuk" ikusteko aukera egongo da Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen Zinema, Getxo Zinemak eta Iruñeko Golem La Morea zinema aretoetan.Bestalde, apirila ere euskarazko estreinaldiz beteta iritsiko da eta adiskidetasuna edo ametsen aldeko borroka erakutsiko dituzte beste hainbat baliorekin batera: "Alfombra magikoa" eta "Terra Willy", apirilaren 5 eta 26an, hurrenez hurren.