aRTEAK daukan garrantzia. Gaur, atzo, bihar, orain dela 3.000 urte, 50 barru? Giza komunikazioaren funtsezko oinarrizko koloma da. Joniarra, korintiarra, gotikoa, edo beste edonolakoa; baina kontuak kontu, berebiziko garrantzia daukan komunikazio baliabidea. Arte erakusketa orok dauka bere zer esana; batzuetan ikusi hutsarekin bakarrik argi eta garbi geratzen dena, eta besteetan, denbora luzean zehar bertara erreparatzen egonda ere identifikatu ezina, nahiz eta artelana azaldu ostean bere zerikusia bat batean burutik atera ezin eduki ordu askotan zehar.

Zenbat arte mota ote daude? Badaude galdera hau zehatz mehatz bermatutako zerrenda zehatz batekin erantzuten dutenak: “Zazpi dira; arkitektura, eskultura, pintura, musika, dantza, literatura edo olerkaritza eta zinema”. Neurri batean arrazaoia daukatelakoaren inguruan adostasun maila handia dago, hots, negaezina da aipatutako zazpi aldagaiak baliabide artistikoak izatea. Baina hasierako galderaren inguruko hausnarketa haratago doa. Honen barnean dauden mugek eztabaida asko sorteen dituzte artezaleak direnen eta ez direnen artean. Kontuak kontu, komunikazio mota honek daukan edertasuna muga-tzeak ez dauka zentzu askorik, hobe da bere fruituak gozatu eta igortzen dituzten sentimendu eta sentsazio sakonetan murgildu eta norbanakoaren arrazoia bertan aske uztea.

Artegile bakoitzak dauka bere metodologia. Gazteleraz esaten den bezala: “Cada maestro tiene su librillo”. Batzuk mailua eta zizela, beste batzuk pintzela eta koloreak; baina denek daukate artelanen bidez bakarrik partekatu daitekeen baliabide komuna, sormena, halegia. Bakoi-tzaren burutik igarotzen diren ideiak dira euren artelanen benetako zigilu eta sinadura, izan ere, mundu honetan adituak diren pertsonen arabera, estilo berekoia garatzea oso garrantzitsua da artearen munduan egile handia izateko. Sormena gara-tzea benetan garrantzitsua da gazteen heziketa prozesuan, horregatik izan zen hain berezia atzo bizitako jardunaldia. Bilboko Berreginen Museoak gazte sortzailez josita azaldu zen arte eta komunikazioaren inguruko plazan bilduta.

Honen eragile nagusia DEIA egunkariaren, Bizkaiko Foru Aldundiare eta museoko zuzendaritzaren arteko talde-lana izan zen. Gazteen artean euskara sustatzeko baliabide aparta izan zen Bilbo Zahareña kokatutako eraikinaren barnean bizitako ekitaldi jendetsua, 2.018ko Ortzadar Sarien banaketa eguna bezain jardunaldi garrantzitsua. Aurtengo edizioan, gaia guztiz berritzailea izan da, izan ere, bere aurretik ez da antzeko ezer ospatu izan. Talde parte hartzaileek euskararen sustapenera gidatutako poster edo kartel bereziak diseinatu izan zituzten. “Euskara da gu beste kultura globalizatuengandik bereizten gaituena. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta DEIA egunkariarekin batera pentsatu dugu gure hizkuntzaren sustatzeko baliabide egokiena artea izan daitekela”, adierazi zuen Ana de Castro, Foru Aldundiko Euskara Arduradunak.

Artelan orok bere egilearen sinadura izan behar du, aurretik aipatu bezala. Kasu honetan, produktuaren helburua euskararen hedapena izan dela kontuan izanik etorkizunera begiratu behar izan du antolakuntza taldeak. Zein ote da gaur egunean hasita etorkizunera beirako aldaketa sakona ekar dezaken giza-talde jendetsuena? Gazteria, zein bestela. Euskal gazteriak behar du euskararen bultzatzaile nagusi, horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateko Asier Arrieta irakasleari ideia bat burutu zitzaion. Bere Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleei proposatzea euskara sustatzearen inguruko lehiaketa bat. Nolabait, euren sormena martxan jartzeko modu interesgarria, txapelketa orok daukan irabazle izateko gogo eta motibazioarekin nahasita. Publizitatea orain dela milaka urte sortu zenetik, artea izan da komunikazio baliabide erabilienetakoa, izan ere, mezuaren ikusgarritasunak bere igortze eta zabaltzean paper garrantzitsua. Beraz, aurretik aipatutako nondik norako guztiak lehiaketa ikusgarri batean biltzea lortu du Ortzadarrek. Gazteria, euskara, sormena, mezua, artea? Osagai guzti hauek osatzen duten kultura elikagai paregabea.

Zeusen aldarea, Moises eta Afrodita eta Dione bezalako eskulturen berregiteak izan ziren sari banaketako luxuzk ikusle izan ziren, baina Samotraziako garaipena izan zen perspektiba berezienez guzatu zuen artelana. “2018ko Ortzadar Sarien abnaketak, honelako ikusleak merezi ditu. Are gehiago, lehiaketaren helburua gure euskararen sustapena izanda”, adierazi zuen Sorkunde Aiarzak, Bilboko Berreginen Museoko Zuzendariak. Berarekin batera, antlakuntzako beste pertsonai askos parte hartu zuten sari banaketan. Batik bat, Javier Andresek, Editorial Iparragirreko zuzendariak; Kike Santarének, ondoko zuzendariak; Kike Hermosillak, zuzendari komertzialak, eta Itziar Martijak, museoko heziketa eremuko arduradunak.