BILBO. Bilboko Musika Bandak 'Mexiko lindo' izeneko kontzertua eskainiko du igandean. Kontzertua Euskalduneko auditoriuman izango da, 12:00etan. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute.

Bandak, Iñaki Urkizu Zuzendariordearen batutapean, ranchera oso ezagunak joko ditu: Jiménez-en "El Rey", "La media vuelta" eta "Si nos dejan", Aguileraren "Se me olvidó otra vez" eta "Me gustas mucho", Urangaren "Allá en el rancho grande" de Uranga edo Esperón-en "¡Ay, Jalisco!", besteak beste.

Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan (6€) erosi ahal izango dira. Bai 65 urte baino gehiagoko pertsona, erretiratu eta pentsiodunek eta baita Gazte-txartelaren jabeek (14 eta 29 urte artekoak) ere sarrerak erosterakoan deskontuei onura atera ahal izango diete. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu, 4 eurotan bakoitza.

Nuria Fergó (Nuria Fernández Gómez) abeslari eta aktore espainiarra da eta Operación Triunfo programako lehen edizioan, 2001ean, egin zen ospetsu. 2002an lehen diskoa argitaratu zuen, "Brisa de esperanza". Ordutik hona milioi erdi disko baino gehiago saldu ditu, bost album eta single ugari argitaratu ditu eta 300 kontzertutik gora eman ditu. Abestirik ospetsuenen artean daude "Quiéreme", "Brisa de esperanza", "Las palabritas", "Volver a comenzar", "De vuelta" eta "Tierra de Nadie". Beste ospeari esker zenbait paper egin ditu zineman eta telebistan, adibidez TVEko "Amar en tiempos revueltos" telesail famatuan. Lau urteren ondoren, Nuria Fergó bere ibilbide profesionaleko single latino eta freskoenetako batekin itzuli zen: "Bailando bajo la lluvia". 2018ko Espainiako Itzuliaren musika eta ahotsa ere egin ditu, "La vida son solo dos días" abestiarekin.

Felipe Garpek duela 30 urte baino gehiago hasi zuen ibilbide profesionala eta ahots handiekin partekatu zituen oholtzak: Ángela Carrasco, Serafín Zubiri, Manolo Escobar, Manolo de Vega eta Javier Herreros (Pecos), besteak beste. Mediterraneoko ahotsik garrantzitsuenetako bat dela esan ohi da eta Tele5ko "Yo soy Nino Bravo" lehiaketa irabazi zuen, María Teresa Campos-en "Qué tiempo tan feliz" saioan. Ordutik hona Espainiako zuzendari eta banda sinfoniko garrantzitsuenekin aritu izan da. Gaur egun, abeslari izateaz gain, Garpe Music Eventos y Producciones SL enpresako gerentea da. Eta azkenik, Mariachis taldeak 15 urte baino gehiago daramatza genero musikal mexikar honetan modu profesionalean. Mila ekitalditan baino gehiagotan hartu dute parte Espainia osoan artista ospetsuei laguntzen: Raphael, Bertín Osborne, Rocío Dúrcal eta Mª Dolores Pradera, eta Sergio de Salas edo Rafael Cárdenas tenorrak.

ZUZENDARIA: IÑAKI URKIZU KEREJETA (BEASAIN, 1961)

Beasaingo Udalaren Bandan hasi zen tronpeta jotzen, zortzi urterekin, familiaren tradizioari jarraituta. Handik Tolosako Udal Bandara pasatu zen eta han bakarlari jardun zen hamarkada batez. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen tronpeta-ikasketak Juan Manuel Gómez de Edeta irakaslearekin. Irakasle jardun da Beasain eta Tolosako musika-eskoletan, baita Arrasate Musicalen ere.

Instrumentista moduan Euskal Herriko talde askorekin elkarlanean aritu da. Horietako aipagarrienak hauexek: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, "Arrasate Musical" Orkestra Sinfonikoa, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Lattor metalezkoen boskotea, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big Band; azken honetan, gainera, zuzendaria izan zen. Bakarlari moduan egindako lana ere aipagarria da, Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistekin, eskainitako organoaren eta tronpetaren kontzertuetan.

Banden munduan oso ezaguna da moldaketak eta transkripzioak egiteagatik eta musika-banda askok jaso ohi dituzte bere lanak programetan. Laurogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikaren bilduma bat prestatu du eta horien lehen hiru zenbakiak argitaratuta daude: Jaialdia, Dantzaldia eta Betikoskorri. Azken lan hori izenak, adierazten duenez, Oskorrí folk-talde ezagunaren omenez egina. Ertzaintzako Musika Bandako zuzendaria izan da 1998tik eta banda horretan tronpeta-jole bakarlari-plaza ere izan zuen.

800 kontzertutik gora zuzendu ditu eta bere batutapean CD bat grabatu da, Bergarako Orfeoiarekin batera, José Franco, Luis Aramburu, José Mª González Bastida eta Juan Arzamendiren lanekin. Bitzuekin zenbait CD grabatu ditu. Errepertoriorako egindako ekarpena ere handia da, egungo gai askoren hainbat bertsio eta moldaketa eginda, bandarentzat egokituta eta ezaugarri pedagogikoetara moldatuta.