BIZI legea den bezala, jolasek ere hasieraeta amaiera bat daukate. Ez jolasakizan dezakeen istorioaren inguruan,baizik eta daukan edukiareninguruan. Behin eduki hori hainbatetan esperimentatzean,ez du lehen eguneko zirrarabera eragiten eta ohikoa izaten da jokalarikopurua asko (ia erabat, kasu askotan) jaistea.Garatzaileak saiatzen dira jolas baten bizitzaluzatzen, DLC-en edo jolasen espantsioenbidez, baina ez da beti hala izaten, eta izatendenean oso noizbehinkakoak edoordainpekoak izaten direnez, jende askok ezdu gozatzeko aukera izaten. Hori horrela, gauregun hainbat garatzailek ateak ireki dizkiotemodder komunitateari.
Mod bat (modifikazio ingelesez) bideo-jokobateko funtzionalitate edo ezaugarri berriakgehitzen dituen aldaketa da. Bideo-jokoa sortuez duten erabiltzaile edo garatzaileek sortzendituzte mod-ak. Mooding komunitateaPC munduan sortu da eta jolasen erabiltzailearruntez osatuta egoten da, hori bai, bideojokoeninguruko diseinu esparruak kontrolatuohi dituzte. Erabat musu-truk, jolasean ikusteagustatuko litzaiekeen edukia sortzen duteeta edozein erabiltzaileren eskura jarri.Adibide moduan, Assetto Corsa auto lasterketetakosimulatzailearen kasua hartuko dugu.
Simulatzaile honek hainbat zirkuitu zein autodauzka oinarrizko jolasean eta, denboranzehar, Kunos Simulazione jolasaren garatzaileak,hainbat DLC atera izan ditu. Baina DLChoriek ez dituzte inolaz ere jokalarien komunitateakdituen nahiak asebete, eta hori ikusirik,komunitateko hainbat erabiltzailek hainbatmod sortu dute: auto zein zirkuitu berriak,interfaze ezberdinak, etab. Beste hizkuntzabatzuetara egindako itzulpenak ere askotanmod bezala hartu daitezke, jolasaren eraldaketakbaitira.
Aurreko kasuan Kunos Simulazione-k ateakireki zizkion modder komunitateari, aintzatizanik garatzaile-modder sinbiosiak azkenfinean jolas horren biziraupena, baita arrakasta ere sarri, areagotzea dakarrela. Bainaesaten den moduan, zenbat buru, hainbat aburu,eta garatzaileen artean ere iritzi ezberdinakdaude. Hiru talde handitan banatu ditzakegugaratzaileak: Mod-ak guztiz onartu etahauek garatu zein banatzeko baliabideak eskuragarrijartzen dituztenak (Steam Workshopadibidez), mod-ak garatzeko eragozpenik jartzenez dutenak baina erraztasunik ematen ezdutenak (garatu ahal ez izatea ere) eta eragozpenasko (salaketak jartzeraino) ezartzera iristendirenak.
Plataformen aldetik argia da PC-a dela modenerreinua. Kontsoletan oso zaila da horiekaurkitzea. Orain dela pare bat urte Bethesdakaurkeztu zuen bere plataforma bat non modgaratzaileek aukera zuten beraien sorkuntzakkontsoletara eramateko. Baina “tranpa” txikibat zuen guztiak, izan ere, mod horiekordainpekoak bihurtzen ziren kontsoletan etairabazien portzentaje bat Bethesdarentzat zen.Euskal Herrian ere baditugu hainbat modder.
Adibidez, aski ezaguna den Skyrim RPG jolaserako,Katixa izeneko erabiltzaileak mod batdu garatua, sagardotegi bat ireki eta kudeatzekoaukera ematen duena. Horrez gain,Game Erauntsia komunitateko hainbat kidekjolas asko itzuli dituzte euskarara, tarteanBraid, ARK: Survival Evolved, Foundation, TheVanishing of Ethan Carter edo MIND: Path toThalamus bezalako jolasak aurki daitezke.