donostia - Poesian ere istoriotxoak konta-tzea gustuko du Gardek, baina azken urteotan narratiban arituta, horretarako beharra ez duela sentitu aitortu eta sinbolismora jo du erabat oraingoan. Errepikatzen diren irudiak badaude haren olerkietan: harresiarena da horietako bat. “Gure gizartea harresiz beteta dago, fisikoak edo bestelakoak. Identitate harresituaren garaian gaude. Ez bazara gutarra, gure identitatekoa, arrotza zara, bestea, barbaroa. Gutakoa ez den edonor da barbaroa, norberak aukera-tzen du zein den barbaroa beraren-tzat”, azaldu du Gardek. Askotan etorkinak ditugu barbarotzat, baina baita desberdina den edonor ere: “Bitasunean, manikeismoan bizi gara”. Lanaren izenburuak hori islatu nahi du: “Arrotzak gurean esan nahi du”. Baratzearen metafora, berriz, gure etxearekin, gure “mundutxoarekin” lotu du Gardek.
Bidaiaren irudia ere errepikatu egiten da liburuan: norberaren bizi-tza bidaiarekin edo etorkinen errealitatearekin erlazionatu daiteke ba-tzuetan. Bidaia horietan zerbait galtzen dela beti ere nabarmendu du Gardek. Beldurra, hesiak, uhinak... horrelako kontzeptuekin ere jolastu du idazleak.
Haiekin liburua kaleratzeko eskaini ziotenean baietz esan zien Gardek Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiri, eta lerro batzuk ida-tzita bazituen ere, horiek baztertu eta hasieratik ekin zion liburua idazteari. “Ahots poetikoa eta kontzeptua garbi neuzkan, hori bai, eta hori izaten da zailena”, onartu du. Barbaroak baratzean izenburua ere buruan zuen: “Indarra du eta onomatopeia ere badago”. Emaitzarekin pozik dago iruindarra eta Balea Zuriak egindako aurkezpenarekin ere bai.- A. Z.