Datorren igande honetan, mendi txango bat egingo dugu, Gorbeian dugun altxor etnografiko bat erakusten saiatzeko: taloaska.

Taloaskak zurezko ontzi tradizional batzuk dira eta bertan taloa egiteko orea prestatzen zen. Bestetik, indabak eta bestelakoak jateko ontzia izan da eta ohikoa zen artzain batzuk txabola berean elkartzea taloaska beretik indabak jateko. Taloaskan jatea sozializazio ekintza delako. Horregatik ez da taloaskarik falta Gorbeiako txaboletan.

Gonbidatuta zaude. Aldameneko irudian dituzu xehetasun guztiak.

Hori guztia jakiteko irteera bat egingo dugu oinez, Artalarreko txabolalderaino. Hantxe, Julian Olabarriaren txabolan, hainbat artzain taloaska ikusiko dugu, egun horretarako espresuki batuak. Bestetik, Felix Pikatza arotza izango dugu bertan, azken taloaska egilea, eta seguru kontatuko digula bitxikeriaren bat egiteko prozesuaz.