Síguenos en redes sociales:

Violak bideoan egindako lehen film luzea proiektatuko dute Guggenheim Museoan

BILBO. Bilboko museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, "Bill Viola: atzera begirakoa" erakusketaren komisarioa den Lucia Agirrek aurkeztuko du filma. Iberdrolak babestutako erakusketa Guggenheim Bilbao Museoaren bigarren solairuan ikusgai izango da azaroaren 9 arte.

Proiekzioa Entzungelan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Emanaldiak 89 minutuko iraupena izango du, eta ingelesezko jatorrizko bertsioan emango dute, azpititulurik gabe. Sarrera doakoa da eta museoaren txarteldegian eta webgunean eskura daiteke.