BILBO. Joe Lovano saxo tenorraren maisu eztabaidaezina izan genuen martxoaren 15ean eta oraingoan Chris Potter saxo-jole estatubatuarra izango da maiatzaren 17ko kontzertuko protagonista. Bere sormen mugagabeak, aldaketaren zentzu sutsuak, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren kontzientzia osoak eta sentsibilitate musikal anitzek eraman dute Potter artisten multzo baten ikuspegi-lerro batera, non James Moody, Jim Hall, Marian McPartland, Dave Douglas, Larry Carlton, Steely Dan eta Dave Holland nabarmentzen diren.
Steps Ahead taldeak itxiko du denboraldia. Taldea 1979an sortu zen eta fusioko jazza egiten du. Ibilbide oparo baten ondoren, hauek dira kideak: Mike Mainieri, Bill Evans eta Randy Brecker. Noizean behin biltzen dira munduko jazz jaialdirik onenen oholtzetan jazza, R&B, rocka eta fusioaren uztarketa berezia egiteko.