BILBO. EOSek gogoratu duenez, Graf euskal orkestraren zuzendari titularra izan zen 1994tik 1996ra. Hamar urtean Salzburgoko Mozarteum erakundearen orkestra zuzendu ostean heldu zen Hans Graf EOSera. Bertan emandako aroaren ondoren, zuzendari titularra izan da Calgaryko Orkestra Filarmonikoan, Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestran eta Houstongo Orkestra Sinfonikoan.
Zuzendari gonbidatu lanetan, Grafek lehen mailako orkestra europarrekin egin du lan, esaterako, Amsterdamgo Concertgebow, Vienako Orkestra Filarmonikoa edo Londresko Orkestra Sinfonikoa, eta, amerikar orkestren artean, Cleveland, New York, Philadelphia, Los Angeles zein San Franciscoko orkestretan, beste askoren artean.
Orain, Hans Graf EOSekin aritzeko itzuliko da, bonu denboraldiko "Zorigaiztoa gainditzen" izenburuko programan. Bertan, L.V. Beethoven, Igor Stravinsky eta Robert Schumannen lanak interpretatuko ditu euskal orkestrak.