BILBAO. Aurten ere, Bilboko Udal Musika Eskolaren irakasleagoak sei kontzertu didaktiko eskainiko ditu lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean, musikarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin. Bilboko 20 ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 2.000 ikasle inguruk hartuko dute parte. Lau kontzertu Arteria Campos Eliseos Antzokian ospatuko dira, martxoaren 21 eta 22an, 9:30etan eta 11:00etan. Beste biak, aldiz, martxoaren 21ean eta 28an izango dira 10:00etan Cervantes HLHI eta Mujika-Solokoetxe HLHI ikastetxeetan, hurrenez hurren.
Sinfonikoen saileko irakasleek 6 eta 10 urte tarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bi kontzertu antolatu dituzte, martxoaren 21erako, asteartea, 9:30etan eta 11:00etan. Ekitaldi honen bitartez, orkestra sinfonikoa osatzen duten instrumentuak hobeto ezagutu, musika-estilo desberdinak entzun eta zenbait obraren interpretazioan era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Ikuskizun honetarako idatzi den umeentzako ipuin bat kontatuko da, BilbaoMusikako irakasleek osatu duten orkestrak zuzeneko musika jotzen duen bitartean; lehen hezkuntzako umeek (Viuda de Epalzako ikasleak) koreografiak egingo dituzte, proiekzioak egingo dira eta musika izango da haria. Programan lan hauetako zatiak izango dira (aldaketak egon daitezke): “10 melodías vascas”, “La Sinfonía de los juguetes”, “The Pink Panther”, “Piratas del Caribe”-ren soinu banda, “En un Mercado Persa” eta “Zapi Zuria”.
Era berean, Instrumentu modernoen saileko irakasleek beste bi kontzertu programatu dituzte. Emanaldi hauek Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude eta martxoaren 22an, asteazkena, 9:30etan eta 11:00etan egingo dira. Parte hartzaileek, bateria, baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa eta teklatuaren bitartez, errepertorio zabala landuko dute. Beste batzuen artean, The Beatles, Deep Purple , Bob Marley, Pink Floyd, The Police, Radio Futura, Itoiz eta Eskorbuto taldeen obrak interpretatuko dituzte.
Halaber, Musika eta dantza tradizionalaren sailak beste kontzertu didaktiko bi antolatu ditu Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleentzat. Kasu hauetan, martxoaren 21ean eta 28an ospatuko dira, Cervantes HLH Ikastetxean eta Mujika-Solokoetxe HLH Ikastetxean, hurrenez hurren. Biak 10:00etan hasiko dira.
TALDE HANDIEN KONTZERTUA, MARTXOAREN 20AN
Musika-jardunaldi didaktiko hauetaz gain, BilbaoMusikako Talde Handiek beste kontzertu bat eskainiko dute martxoaren 20an, 19:00etan, Campos Elíseos Arteria Antzokian. Musika Eskolako sail ezberdinetako 100 ikasle baino gehiagok ordu eta erdi inguruko ikuskizun aparta eskainiko dute, garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz. Sarrera librea izango da baina gonbidapenak (bi pertsona bakoitzeko) eskuratzea beharrezkoa izango da antzokiko leihatilan. Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du, orkestrak direla fanfarreak, Big Band, eta adin ezberdinetako saxo edo eskusoinu taldeak direla. Talde bakoitza Eskolako bere irakasleak zuzenduko du.
INSTRUMENTU POLIFONIKOEN KONTZERTUA, MARTXOAREN 21EAN
Instrumentu polifonikoen sailak, astearterako, martxoak 21, kontzertu bat antolatu du. Campos Elíseos Arteria Antzokian izango da eta 19:00etan hasiko da. Gitarra, piano, musika hizkuntza, akordeoi eta Ahotsak abesbatzako ikasleek “Bonny Portmore”, “What is this?”, “I dreamed a dream”, “Los cisnes en el lago”, “Oinazez”, “Chiquilin de Bachin”, “Let it be”, “Jaialdia”? obra hain ezagunak interpretatuko dituzte.