Dagoeneko, duela zenbait egunetatik eros daitezke Priscilla ikusteko sarrerak, eta bihartik, asteartetik, martxoaren 7tik, aurrera ikusleek erosi ahalko dituzte Tricicleren ikuskizunerako sarrerak, ohiko lekuetan. Eta ia seguru berehala salduko direla, ziurrenez, Joan Gràciak, Paco Mirrek eta Carles Sansek osatzen duten hirukote paregabearen azken eta behin betiko ikuskizunaren aurrean gaudelako. Eurak esan duten moduan “badirudi Tricicleren azken bira izango dela”. Horregatik, hain zuzen ere, Triciclek guztia jarriko du mahai gainean, hau da, umorezko goi mailako artilleria astuna.

Izan ere, HITS ikuskizunak ?izenak ez du iruzurrik egiten?, Tricicleren hoberena jasotzen du, gag-ez betetako 100 minututan. HITS ?gaztelaniazko Humor Inteligente Trepidante y Sorprendenteren akronimoak? pixka bat murriztutako hamabi sketch eta ikuskizunari amaiera ematen dion laburpen luzea biltzen ditu. Azken parte horrek, ikuslea arnas-kolapsoaren mugan uzten duten oso gag laburrek osatzen dute. Ia guztiak estreinatu ziren moduan agertzen dira, denboraren iraganak ?baztertu edo aldatu dituzten alderdi teknologikoak izan ezik? ez baitu inolako eraginik izan.

Triciclek proposatzen du eta ikusleek erabakitzen dute

Triciclek historian zehar sortu dituen hamahiru ikuskizun orduetatik, taldeak berrogei sketch aukeratu ditu. Herri bakoitzeko ikusleek, Tricicleren Facebooken eta webgunearen bitartez, horietatik bost aukeratu ahal izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten hamabiek osatuko dute ikuskizunaren ardatza. Ikuskizuna makro-laburpen antologiko landuarekin amaituko da beti.

Tricicleren ilusioa, “San Joan Bosco Antzerkiaren Zaindariaren babespean”, HITSek 2019ko azarotik aurrera ere birarekin jarraitzea da, taldearen berrogeigarren urteurrenarekin bat egin dezan, taldearen ibilbide osoaren ospakizun ikuskizuna bilakatzeko. Izan ere, hori da HITS, hain zuzen ere, 1979ko azaroaren 1ean, gorputz adierazpeneko hiru ikaslek euren ilusioak elkartzea erabaki zutenean, sortu zen konpainia hark egin dituen sketch-en bilduma.

Bikainena, hamar ikuskizun, hamarnaka herrialde, ehunka hiri, milaka emanaldi, ehunka milaka kilometro eta milioi barre geroago, Triciclek, oraindik ere, eszenatoki gainean bere bizitza bizitzen jarraitzen duela da eta lehenengo eguneko ilusioa galdu barik, umorearen artean inor ezin daitekeelako lo geratu.