"Batman Lego" euskaraz estreinatuko da ostiral honetan
BILBO. Hain zuzen, Zineuskadik jakinarazi duenez, Iruñeko Golem La Morea, Bilboko Multis, Getxoko Zinema, Barakaldoko Cinesa Max Ocio, Gasteizko Florida, Errenteriako Niessenko, Usurbil Cinesa Urbil eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan estreinatuko da euskaraz filma.
Chris Mckay zinemagileak zuzendutako ekoizpen berria "Lego" filma munduko fenomeno bilakatu zuen "espiritu adeigabe eta jostagarri" berarekin dator. Lego Batmanek Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham hiria.
Zinema Euskaraz programak gogoz ekin dio 2017ari, eta "Batman Lego" filma aurten diruz laguntzen duen hirugarrena da. Aurretik, "ORM Elurretako Erresuman" (The Snow Queen 2) eta "Ballerina" estreinatu dira.
Más en Cultura
-
Maitane San Nicolás: "Las coordinadoras de intimidad son fundamentales en los rodajes de las películas con escenas de sexo"
-
Siete discos vascos entre los mejores 80 estatales de este milenio, según Rockdelux
-
Ylenia Baglietto: “Mamma Mia’ es un sueño hecho realidad, un regalito que me ha dado la vida”
-
Agatha Christie llega a Bilbao por Aste Nagusia