Síguenos en redes sociales:

Gatazkak ezkutatutako begiradak

Herri zapalduen literatura euskal irakurleeihurbiltzen die Erroa argitaletxearen Herrienmintzoa bildumak, gerratik haragoko ikuspegiaemanaz. ‘Qissat, Palestinako emakumeenipuinak’ liburua labetik atera berri da

KOMUNIKABIDEETAN behin etaberriro agertzen diren herriak diraPalestina, Mendebaldeko Sahara,Kurdistan eta abar. Haien ingurukoberriak negatiboak izan ohi dira, indarkeriarilotuak. Gatazkatik harago, baina, hangoherritarrek badituzte kezkak eta ametsak,bizipenak eta gogoetak. Herriaren mintzoabilduman, ikusmolde hori literaturaren bidezezagutzeko gonbidapena egiten zaio euskalirakurleari.

Palestina da etengabe gatazkan bizi direnherrialde horietako bat. Hain zuzen, Herriarenmintzoa bildumako bigarren alea eskainidiote Palestinari. Adin, estilo eta pentsaeraugaritako hamasei idazleren ipuinak daudeliburuan, baina autore guztiek dute ezaugarrikomun bat: emakumeak dira. HorrekPalestinako gizartearen barreneraino heltzenden begirada eman dio liburuari. Gainera,egunero borroka bikoitzari heldu behar diotenprotagonistak dira: Palestinar izatearennekeak eta emakume izatearen trabak gainditubehar dituzte.

Jo Glanville kazetari britainiarraren liburubaten euskarazko itzulpena da Qissat, Palestinakoemakumeen ipuinak. Erroa argitaletxekoekberehala ikusi zuten liburu aproposazela euskaraz argitaratzeko. “Asko gustatuzitzaigun Glanvilleren liburua, Palestinangertatzen denaren berri ematen zaigulakoeta, gainera, emakumeen ikuspegitik”, dioXabier Monasteriok. Erroa argitaletxeko kideaizateaz gain, ipuinok euskaratzeaz arduratuda bera. “Gatazkak dauden lekuetan, emakumearenbegirada oso inportantea da, soseguadakarrelako, beste ikuspegi bat dakarrelako”,uste du Monasteriok.

Palestina askotarikoa da eta hori agertu nahiizan du Glanvillek ipuinak aukeratzekoorduan. Arabiar munduan ospe handia dutenzenbait sortzaileren testuakdaude: Jean Said Makdisi,Liana Badr, Laila Al-Atrax,Randa Jarrar... eta idazlegazteagoen lanak ere badaude.“Hemengo antologiabatean Ramon Saizarbitoriaeta orain agertu den idazlegazte bat sartzearen parekoada”, dio Monasteriok. Estiloareneta pentsaerarenaldetik ere, denetariko ipuinakdaude. Gainera, autorebatzuk Palestinan bizi diraeta beste batzuk atzerrian,“baina denek dute berenherria gogoan”.

GATAZKA ZEHARKA Hortaz,Palestinako emakumeenkezkak haien hitzen bidezjasotzen dira Qissat, Palestinakoemakumeen ipuinakliburuan. Xabier Monasteriok dioenez, barrubarrukosentipenak azaleratzen dira istoriobatzuetan: Norbere gorputza ezagutzea, lehenengomaitasuna eta abar. Feminitatea etaemakumearen askatasuna zapaten bidez nolaaldarrikatzen den deigarria egin zaio Monasteriori,Nibal Thawabteh-en testuan: “Ipuinekoprotagonista ez dago eroso bere zapataestuekin, betidanik esan izan diote bere zenbakia38a dela, baina egun batean deskubritzendu 39a dela, eta hortik aurrera aske sentitzenda”. Palestinaren eta Israelen artekogatazka ere ageri da ipuin batzuetan, bainagehienbat zeharka. “Gatazka bera baino,gatazkaren ondorioak aipatzendira, adibidez, kontrolgunebat igarotzeko orduansortzen den beldurra”, dioMonasteriok.

Ingelesetik euskarara itzuliditu hamasei ipuinakMonasteriok, batzuk jatorrizarabieraz idatzitakoakdiren arren. Mamiari emandio garrantzia, hitzez hitzekoitzulpenaren morroiizan gabe. “Arabieraz edoingelesez sortu beharrean,euskaraz sortu izan balitz,ipuina nolakoa izango zenerakutsi nahi izan dut”.

Jatorrizko liburuan Jo Glanvillekidatzitako hitzaurreadu euskarazko bertsioakere. Horrez gain, Ane Irazabalkazetariak edizio honetarako propio egindakobeste hitzaurre bat ere badakar. Palestinanmaiz egoten da Irazabal eta enkarguhau egin ziotenean oso gogo onez hartu zuelaazaldu du Monasteriok. “Oso hitzaurre politada, bi puntu lotzen dituelako, hau da, Palestinaeta emakumea”.

Palestinaren beste irudi bat ematea zen JoGlanvilleren asmoa, horren hutsunea zegoelauste zuelako, eta arrazoi hori bera dagoErroa argitaletxearen ahaleginaren atzean.“Euskaldunok gure literatura atzerrian ezagutudadin nahi dugu, bada guk gauza beraegin nahi genuke herri hauekin, alegia, guretzatnahi dugun hori egin dezagun besteekin”,adierazi du Monasteriok. Qissat, Palestinakoemakumeen ipuinak bide komertzialetatikkanpo geratzen den literatura ezagutzekozubia dela dio, eta albistegietako orrialdebeltzetatik kanpoko Palestina ikusteko leihoa.

BILDUMAKO BIGARRENA Gogoeta batenemaitza da Herrien mintzoa bilduma:“Euskaldunoi buruz atzerrian dagoen informazioapurra zenbateraino dagoen gaiztotuabadakigu, eta beste herri askori ere gertatzenzaie. Herri ahaztuak eta baztertuak izatendira, ukatuak, berri negatiboak baino ez diraheltzen hona”, azaldu du Monasteriok.“Orduan, pentsatu genuen, herri haietan erejendeak etsipenak, pozak, ametsak... izangodituela, eta zergatik ez egin bilduma bat ikuspegihori baliatuta?”.

Bildumaren lehenengo emaitza Ali Salem Iselmu-k idatzitako Beduino bat Karibe aldeanizan zen, orain dela urtebete pasatxo argitaratua,Mendebaldeko Sahara ardatz. Bigarrenalea Qissat, Palestinako emakumeen ipuinakda. Patxadaz eta kalitateari lehentasunaemanda, urtero liburu bat plazaratzea daasmoa. Hirugarrena prestatzen hasi dira jada.Kurdistani lotutako liburua izango dela aurreratudu Monasteriok.