Síguenos en redes sociales:

Abian da Mendi Short film labur amateurren lehiaketa

bilbo -Bilbao Mendi FilmFestival Mendi eta Abentura Kirolen Nazioarteko Zinemaldiak bedera-tzigarren edizioa izango du abenduaren 9tik 18ra bitartean, eta hirugarrenez antolatuko du Mendi Short film labur amateurren lehiaketa, profesionalak ez diren bideo sortzaileen talentua sustatzeko asmoz.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, lehiaketa nazioarte mailakoa da eta, Bilbao Mendi Film Festival bezala, mendiaren inguruko gaiei lotuta dago: alpinismoa, eskalada, abenturako kirolak, eskia, ekologia, ingurumena edo etnografia, besteak beste. Lanek bost minutuko iraupena izango dute gehienez, 2016an egindakoak izan beharko dute eta aurkezteko epea azaroaren 18an bukatuko da. Epaimahaiak abenduaren 3an jakinaraziko du erabakia. Lan irabazlea Bilboko BBK Aretoan proiektatuko da Festivaleko lehen asteburuan. - E. Press