Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen ematea astearte honetan irekiko da
BILBO. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016ko apirilean hasiko da, eta parte hartu gura dutenek astearte honetatik hilaren 30era (biak barne) izango dute izena emateko aukera, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.
Horrela, talde antolatzailea hasita dago jada txapelketaren antolaketan. Udaberriko fasea datorren urteko apirilean eta maiatzean egingo da, eta udazkeneko fasea, urritik abendura bitartean.
Udaberriko fasean izena emateko epea azaroaren 17etik 30era bitartean izango da. Izena emateko bideak hurrengoak dira: bizkaia@bertsozale.eus posta elektronikota mezua idatzita edo 94 681 27 11 telefonora deituta. Inoiz finalista izan direnak udazkeneko fasean sartuko dira, eta horientzako izena emateko epea maiatzean zabalduko da.
Más en Cultura
-
Doscientas personas se turnan para leer 'Ipui onac', de Bizenta Mogel
-
Música sin barreras: Personas con discapacidad fusionan su arte en un concierto en Bilbao
-
Gorka Urbizu triunfa también en los premios de la Academia de la Música
-
El ‘Legends’ de la Sala BBK contrata a Cracker, Joan Osborne, The Christians y Carolyn Wonderland