El tiempo
Aviso amarillo por tormentas fuertes y granizo esta tarde
Irastortzak ‘Mundua betetzen zenuten’ liburua aurkeztu du
poesia. Tere Irastortza idazle goierritarrak bere azken liburua plazaratu berri du, Mundua betetzen zenuten, Pamiela argitaletxearekin. Hainbat lan ezberdin egin baditu ere, oraingoan poesia liburua idatzi du, eta ingurukoen heriotzaz hitz egiten du 112 orrialdeetan zehar. Bere azken liburua, Eta orain badakit, argitaratu zuenetik jada lau urte igaro dira, baina hala ere, Irastortzak hainbat lan egin ditu denbora honetan zehar. Beasaingo Ikastolako zuzendaria da eta Bergarako Idazle Eskolako irakaslea. Gainera, saiakeran eta zutabegintzan aritu da. Argazkia: Ruben Plaza