“orain dela bi urte sukaldea berritu eta janaria ematen hasi ginen. Beste astindu bat eman nahi genion tabernari eta oso pozik gaude”. Jose Ignazio eta Aritz Urkiri aita-semeak dira Zalburdi lokalaren buruak. Sukaldean Argoitz San Martín sukaldari ondarrutarra dute orain urtebetetik eta aurtengo udararekin gustura dira oso. “Jendearen harrera oso ona izan da eta oso pozik gaude erantzunarekin”, azpimarratu dute biek.

Izan ere, aurtengo uda izan baita plateren arrakasta neurtzeko sasoia. Txipiroi eta ganbekin eginiko entsalada epela, eta, bentreska-entsalada izan dira horietako bi. “Apurka-apurka bagoaz, bezeroen gustuak ezagututa, gauzak alda-tzen”, azaldu dute. Baina, zalantzarik gabe, arrakasta handiena izan duen platera honakoa izan da: legatza ondarrutar erara.

“Telebistan ere azaldu zen platera: Ondarrun bazen Penalti izeneko taberna oso ospetsua, eta, jende asko joaten zen bertara espreski bere legatza dastatzera. Oso plater berezia da, eta, sukaldaria hangoa dugunez, hori sartu genuen kartan”, esplikatu du Aritzek. “Eta zoramena izan da. Asko saldu dugu udaran”, gaineratu du aitak. Ez da gutxiagorako, izan ere, zentimetro dezentetako legatz tako ederra baita plater honen osagai adierazgarriena. “Lau kiloko legatz batetik, kokotea kenduta, horrelako hiru zati eskuratzen ditugu, batzuetan lau. Pentsa zer zatitzarra!”, azpimarratu dute Zalburdiko buruek.

Honez gain, zapoa eta txipiroiak plantxan ere oso ongi saltzen ari dira; “eta orain irteten hasi dena: bertako txipiroiak. Garaian garaikoak, gainera. Kapritxo gisa gure bezeroek gustuko dute oso”. Legatz-kokoteak, hegaluzea tipularekin, eta, enkarguz erreboiloa eta bixigua ere badituzte eskuragai. “Ondarruko portutik ekarritako bixiguak dira, eta, asteburuetan asko ari gara saltzen. Arrainak izugarrizko arrakasta izan du. Oso gustura gaude”, azaldu diote egunkari honi Urkiritarrek. Mero zuria eta urraburua ere izan dituzte.

Haragiari dagokionez, txuleta eta azpizunaz gain, txerri-masail itzela saltsan foie pixka batekin izaten dute dastagai; “eta oso ondo saltzen ari garena azken aldian txerri-sekretua da. Tenperatura baxuan prestatzen dugu lehenik eta ederra geratzen da”, gehitu du Aritzek.

Eramateko tortilak Tortilak ere ospetsuak dira betidanik Zalburdin, nahierara eginikoak direlako, gainera: patata, zainzuriak, urdaiazpikoa, bakailaoa, txanpinoiak, txorizoa, hegalaburra? “Momentuan eginikoak dira, txiki edo handiak; nahi den tamainukoak, betidanik eskaini izan dugun bezala”, azpimarratu dute. Eramateko ere prestatzen ditugu: etxera, elkartera? Honezaz gain, plater konbinatu klasikoak ere badituzte Zalburdin. “Jende asko dugu betikoa nahi izaten duena, eta, ez genituen kendu nahi.

Pintxoei dagokienez, “bizi guztian oso ongi saldu dena eta oso goxoa dela esaten digutena legatza-pintxoa da. Honekin beti izan dugu fama, orain asko ikusten baita, baina garai batean ez”, diote harrotasunez baina harrokeriarik gabe. Honekin jarraitzeaz gain, askotariko tortila pintxoak ere eskaintzen dituzte, tamainu handikoak, barruan diren zortzi mahaietan jateko edo hamabi mahaiko terraza itzelean.

Izenaz galdeturik, aita-semeak argi eta garbi azaldu digute: “Hemen bertan orain dela ehun urte baino gehiago zaldi-ikuilua zegoen. Debako lagun bati izen historikoez galdetu eta hainbaten artean hau ekarri zigun. Horregatik jarri genion zalburdi izena, ‘zaldi-gurdi’ hitzetik”, diote biek Debako historiaren parte izan dena lokal eder honen izena duela orain.

Zalburdi taberna. Arakistain plaza, (estazio aurrean). Telefonoa: 943 192 003. Taberna ordutegia: 6.30-23.30. Sukaldea: 13.00-15.30. 19.30-23.00. Osteguna atseden eguna.