donostia - Familian kulturaz eta aisialdiaz gozatu nahi dutenek, aukera paregabea izango dute urriko asteburuetan zehar Hip-hip Urri! ekimenari esker. Haur zinema, tailer irekiak, musika ikastaroak, mendi martxak eta beste hainbat jarduera antolatuko dira Donostian eta Goierriko herritan. “Ekintzen zirkuitua osatu dugu eta horrela, gure lurraldearen ezagu-tza sustatu nahi dugu”, adierazi zuen atzo Blanca Zaragüeta Iker-tzeko zuzendariak. Hiru urte daramatzate proiektu honetan lanean, eta erreferente bezala bermatu nahi dute.
Aurten, lehen aldiz, Goierri batu da ekimen honetara. “Ilusio handiarekin hasi gara, eta ahalik eta eskaintza zabalena ematen saiatu gara”, azaldu zuen Iker Galparsoro Goiekiko (Goierriko garapen agentzia) zuzendari nagusiak. Donostiaren izenean, berriz, Miren Azkarate Kultura zinegotzia aritu zen, eta heziketan familiak duen garrantzia aldarrikatu zuen. “Kultura ohiturak familian hasi behar dira, balio horiek indar handia dute”, esan zuen. Hurrengo urtera begira, herri gehiagok parte har-tzea gustatuko litzaiokela gaineratu zuen.
Donostia 2016k hasieratik lagundu zion proiektuari, euren balore berak bultzatzen baititu Hip-hip Urri! ekimenak. “Europarekin harremanetan dago proiektua, October Children’s Month programaren barruan baitago”, azaldu zuen Xabier Payak, Donostia 2016ko zuzendari artistikoak. Gainera, familien partaidetza eta eragileen arteko sinergiak bultzatzen ditu eta elkarbizitzaren balioak ere bai. “Bestalde, presente daukagu prozesua garrantzitsua dela, eta ez dela egun bateko lana”, adierazi zuen.
asteburu honetan Bihar hasiko da kulturaz betetako hilabete hau hainbat jarduera interesgarrirekin eta asteburua ekintzaz beterik egongo da. Donostian, zenbait gauza antolatu dira: Maya erlea proiektatuko da haur zineman, Aiete kultur etxean; historiaurrera bidaia antolatu du Aranzadik Altzan barrena; Aquariumak bisita gidatuak antolatuko ditu; eta Tabakaleran, Mursego artistak Kamaleoiak gara! izena daraman performance bat eskainiko du. Pasai-San Pedrora zabalduko dira arran-tzan egiten ikasteko, eta Astigarragara, sagardogile bilakatzeko.
Bestalde, Goierriko herritan ere zenbait jarduera antolatuko dituzte. Adibidez, Ordizian aukera handia izango da: dantza tailer irekia, eskulan tailerra, ipuin kontaketa eta an-tzerki tailerra egongo dira. Beasainen Gurpil Festa antolatuko da, erakustaldiekin eta tailerrekin, eta Ormaiztegin 3D argazkigintzaren inguruko tailer bat egingo dute. - M.E.