BILBO - Dantzertiko hogeita bost ikasleek hamar irakasleko talde baten ondoan ekin diote lau urteko ibilbideari. Horiez gain, hainbat euskal profesionalek eurekin ezagutzak partekatuko dituzte ikasturtean zehar.
Aurten, hiru izan dira hautatuak: Karmele Aranburu aktorea, Jon Ugarriza koreografoa eta Iratxe Ansa dantzaria. Bakoitzak arte eszenikoen arlo jakin bat jorratuko du hainbat masterclass-etan: Arte Dramatikoa, Aranbururen kasuan; Dantza Klasikoa, Ugarrizarenean; eta Ansak Dan-tza Garaikidea landuko du.
Karmele Aranburuk interpretazio ikasketak Antzertin burutu zituen; bertan antzerki, telebista eta zinemagintzako ibilbide oparo baten hasiera ezarriz. Era berean, ia bi hamarkadatan zehar artista gazteen formakuntzan parte hartu du irakasle gisa.
Jon Ugarrizak Dolores Beaskoetxea eta Nekane Ormaetxearekin ikasi zuen, eta Victor Ullateren Ballet taldean egin zuen debuta. Hainbat nazioarteko proiektutan parte har-tzeaz gain, MasQdanza kultur erakundeko zuzendari artistikoa da.
Iratxe Ansak, bere aldetik, esperientzia nabarmena du koreografo eta irakasle gisa, eta Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean ere aritu izan da. - L.E.