Manchester - Zure hurrengo proiektu edota erronka?

-Oraindik ez dut erabaki, buruan pare bat ideia bueltaka baditut ere.

Zein da bereziki gustatu zaizun irakurritako azken liburua?

-Julian Barnesen Levels of Life (Bizi-tzaren mailak) eleberriak hunkitu nau. Une honetan Cane (Kanabera) irakurtzen ari naiz, Toomerrena.

Madrildarra jaiotzez, baina Gopegui euskal abizena daramazu; zer dakizu haren jatorriaz?

-Nire benetako abizena Ruiz de Gopegui da, halere laburtu egin nuen r letra ahoskatzeko gai ez bainintzen denboraldi luze batez. Horrez gain, luze samar iruditzen zitzaidan. Nire aitona-amonak Arabar Errioxakoak ziren, baina hortaz aparte ezer gutxi dakit? - Amaia Santana