Bilbo - Leandro Real artista kubatarraren argazki bilduma Bilbao Arteko kristalezko patioan ikusgai dago. Erakusketak, Leandro Realen (La Habana, 1986) argitaratu gabeko irudiak jaso-tzen ditu. Berariaz Bilbao Arterako ekoiztutako Leku komuna, leku arrotza bildumak, egilearengandik hurbil dauden pertsonak erretratatzen dituzten Bar-tzelonako eta Madrilgo gaueko munduaren argazkiak erakusten ditu. Publikoarentzat irekita egongo da uztailaren 30era arte, 17:30etatik 20:30etara bitartean, astelehenik ostiralera. Horrez gain, Fealek Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan dagoen Ikonokrazia erakusketan ere hartzen du parte. - DEIA