Graham Day & The Forefathers eta Mushroom Caffeine taldeek Donostian joko dute
DONOSTIA. Graham Day, Allan Crockford eta Wolf Howard "dena ematen" ibili dira azken 30 urteetan, elkarrekin edo bestelako formazioetan, eta disko asko argitaratu dituzte "Medway garage rock gogorrean".2013an berriz elkartu ziren. The Forefathers taldekoei iruditu zitzaien garaia zela Graham Dayren abestien katalogoa arakatu eta "best of..." tankerako bilduma bat argitaratzeko, The Prisoners, The Prime Movers, The Solarflares eta The Gaolers taldeek emandako onena bilduz.
Bestalde, Mushroom Caffeine Hondarribiko bikotea da, Diegok (bateria eta ahotsa) eta Pedrok (gitarra eta ahotsa) osatua, eta orain hirukote bihurtu da, Xavi (baxua) batuta. "Energia, abiada eta amorru nahasketa" da taldearen musika, 1980eko hamarkadako garage rock, punk eta psikodelia eta 1990eko hamarkadako rock alternatiboa aditu daitezkeena.