Mendibil, sentimenduen amaraunean galduta
bilbo - Gontzal Mendibilek atzo aurkeztu zuen bere 14. lana, sentimenduekin oso lotuta dagoena. Nire bihotzak zure begiak ditu izenburuko disko honetako kon-posizioetan, “hitzez nekez azaldu daitezkeen sentimenduak eta burutazioak azalerazi nahi ditu kantariak”, hots, bere barru-barruan iltzaturik dauden oroi-tzapenak, bizitzaren gora-behera gazi-gozoak, gizakumearen nondik-norakoak, den-dena Euskal Herriari eskainitako hats maitekorraz bildurik. Elkar zigiluarekin kaleratu duen lan honek Neure txiki polita diskoari har-tzen dio txanda. Hiru urte pasatxoren ostean, plazetan da berriro Zeanuriko bardoa.
Hirurogeita hamarreko hamar-kadaren hasieran kantatzen hasi eta gaurdaino lanean jarraitu du Gontzal Mendibilek. Ia berrogei urte publikoari eta euskal sentimendu lirikoari eskainiak, gure kulturaren garapenean eta iraunkortasunean tematurik. - DEIA