Síguenos en redes sociales:

Gatazka sozialak, Izagirreren liburu berrian

donostia - Etorkinak, identitatea eta bakardadea gaur egungo gizartean pil-pilean dauden gaiak dira. Koldo Izagirrek horiek guztiak biltzen ditu bere azken eleberrian, Dumitru izenekoan. Erein argitaletxearekin plazaratutako liburua gazte literaturan kokatzen da, eta gazteak eta helduak nahasten dituen istorioa eskaintzen du. “Liburuak errealitatearekin daukan antza ez da kasualitatea”, adierazi zuen idazle donostiarrak atzoko aurkezpenean.

Honela, gatazka soziala ager-tzen da, benetakoa, baina, hala ere, fikzioa da pertsonaien eta gertakarien arteko lotura. Bestalde, “nobela beltzaren ukitua” ere badu eleberriak. Argumentuari dagokionez, Dumitru errumaniarraren istorioa kontatzen du. Ordu eta leku jakin batean egoteak arazoak emango dizkio gazte atzerritarrari, eta ikasgelako bere lagunek, bereziki Ola-tzek, benetan maite dutela erakutsiko diote, sortutako auzian lagunduz. - Marta Esnaola