Síguenos en redes sociales:

Sortzaile beteranoen aitortza

Ramon Saizarbitoriak eta Ramiro Pinillak irabazi dituzte 2013ko Euskadi Literatura sari nagusiak Itzulpen saria Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek jaso dute eta ilustrazioarena Elena Odriozolak

Sortzaile beteranoen aitortzaJose Mari Martínez

bilbo. Bizitzari buruzko zenbat argibide eskain ditzake prentsaurreko batek? Jakina, hizlarien araberakoa da emaitza. Atzo, Bilboko Gran Vían Eusko Jaurlaritzak eskaini zuenak nahikoa bazka eman zien bertaraino hurbildu ziren kazetari eta zaletuei. Falta ziren 2013ko Euskadi sariak agertu zituen Kultura departamenduak, Joxean Muñoz sailburuordearen eskutik, eta ekitaldi hunkigarria suertatu zen azkenerako. Literatura sari nagusien irabazle biek aitortza zin-tzoak egin zituzten jendaurrean, eta ez ziren bakarrak izan.

Ohikoa den legez hasi zen ekitaldia, irabazleak banan-banan aurkeztu eta haien merituak aitatuz. Honela, euskarazko literatura saria Ramon Saizarbitoriari egokitu zaio, Martutene-gatik; gaztelaniazko literatura saria Ramiro Pinillarentzat izan da, Aquella edad inolvidable eleberriagatik; euskarazko literatura itzulpena Iñaki Mendiguren eta bere emazte Sarah Turtlek jaso dute; eta, azkenik, ilustrazio saria Elena Odriozolarentzat izan da. Denak ezagunak, ibilbide oparoa duten idazle, itzultzaile eta irudigileak, zer kontatu badutenak. Atzo, sariak jaso bai, baina beraien bizipen eta gogoeten lagin txiki batzuk eskaini zituzten, streeptease kalkulatu baina zirraragarri batean.

RAMON saizarbitoria

"Euskal irakurlea konprometitua da oraindik"

"Badaukat Martutene atzean uzteko gogoa; aspertuta na-uka". Ramon Saizarbitoriak atzo botatako hitzak dira, ulertzeko eta ahazteko idazten duen idazle batentzat karga handia izan daitekeelako liburu saritu bat. Eta sarietan larregi sinisten ez duen batentzat, are neketsuagoak izaten dira era honetako deialdi eta agerpenak. "Badakigu sariak ez direla irabazten, eman egiten direla, eta nik apaltasunez hartzen ditut, baina ez naiz eroso sentitzen kontu hauekin, nahiago dut eguneroko jardun isila, hau da, idazteak eskatzen duen intimotasun hori. Horrez gain, onartzen dut publikatzeak ere ez nauela motibatzen. Idazte-prozesuak bai, ordea, nik gauzak gainetik kentzeko idazten baitut, neure bizitzako korapiloak askatzeko, pertsonen arteko harremanak ulertzeko, eta hor bai, bide horretan oso gustura sentitzen naiz, eroso".

Hala ere, donostiarra esker oneko agertu zen Bilboko prentsaurrekoan, eta zerrenda luzea aitatu zuen bere txandan: "Epai-mahaikoei eskertu behar diet, bai, baina batez ere euskal irakurlegoari, oraindik ere irakurle konprometitua baita euskalduna, irakurle desberdina, bere egileak sostengatzen dituena, eta idazleok asko esker-tzen dugu hori. Erein argitaletxeari ere eskerrak eman behar dizkiot, apustu handia egin duelako nirekin; Koldo Izagirreri ere bai, liburuaren zuzenketak egiten lagundu zidalako, benetan lan neketsu eta itsusia hartu zuelako bere gain; kritikariei ere beste horrenbeste, aztertuak eta kritikatuak izateko aukera baitaukagu gurean, eta puntu honetan Joseba Gabilondo aipatu nahi nuke; eta, azkenik, eskerrak Max Frisch idazleari, nire bizitzan izan duen eraginagatik".

Umoretik ere baduela erakutsi zuen Saizarbitoriak atzo, batez ere bere gaztelaniazko berbalditxoan: "Pinilla eta ni ez gara etorkizuna, hori argi dago, baina hein batean demostratu dugu literatura ez dela nerabezaroko pekatu bat". Eta aitorpen batekin zarratu zuen agerpena: "Berandu asumitu dut literaturak nire bizitzan duen eta izan duen eragina, bokazio edo behar hori baitaukat, ni neu esplikatzeko baliagarri zaidana".

RAMIRO pinilla

"Los escritores escribimos para no tener que hablar"

Al igual que Saizarbitoria, el veterano escritor bilbaino re-petía en los Premios Euskadi (el primero se lo concedieron por la primera en-trega de Verdes valles, colinas rojas), y apenas hizo hincapié en unos pocos temas. "Hoy pensaba que no tenía que hablar; los escritores escribimos precisamente para eso, para no tener que hablar". Resignado, decidió disertar unos minutos sobre la novela premiada, Aquella edad inolvidable. "Hay un gran componente biográfico en esta novela. Yo era muy malo jugando a fútbol. Era un desastre, pero en la novela puedo sentirme futbolista, soy yo el que vive el libro porque me he reencarnado en un jugador auténtico. La novela me ha servido también para tratar de explicar la emoción que me provoca el Athletic, algo que es muy difícil de explicar", dijo en su intervención. "Es una especie de testamento, mi visión del fútbol vasco.

He quedado muy contento con el resultado". Y hablando de resultado, Pinilla quiso agradecer a su pareja, María Bengoa, la ayuda prestada a la hora de editar la novela: "Nunca la he mencionado, pero tengo que hacerlo porque su dedicación ha sido extrema y ha encontrado errores que yo ni siquiera podía sospechar. El resultado, tan limpio, no hubiera sido el que es sin su decisiva ayuda".

IÑAKI mendiguren

"Sari honek txunditu eta emozionatu egin nau"

Iñaki Mendigurenek emazteari, Sarah Turtleri, eskerrak emateko baliatu zuen bere txanda. Biek batera jaso zuten atzo euskarazko itzulpen onenaren saria (Tom Sawyer-en abenturak). "Sari honek txunditu eta emozionatu egin nau aldi berean. Berrogei urte dira emaztea eta biok ezagutu ginela, Bilbon bertan, eta orain hemen gaude, sari hau jaso-tzen. Bizitzan badira indar kontrolaezinak gero!", esan zuen ezkiotarrak. Idazle eta itzultzaileak eskerrak eman zizkien, baita, Galtzagorri elkarteari eta Eusko Jaurlari-tzari, "liburu hau itzultzeko aukera emateagatik"; baita proiektuan parte hartu duten argitaletxe desberdinei, "argitalpen txukun eta mimatua egin dutelako". Baina bere mintzaldiaren zatirik handiena emazteari eskaini zion, modu hunkigarrian: "Esan bezala, nire emazteak engainatu ez banindu... Ezagutu ginenean nik ez nekien ingelesik eta berak txarto egiten zuen gaztelaniaz, baina adin horretan ez da behar izaten gauza askorik, eta bat egin genuen segidan. Bera lan egiten hasi zen Bilbon eta 1975ean elkarrekin bizitzera joan ginen. Gure artekoa hizkuntzen eta kulturen elkartze zoragarria izan da, eta horren emaitza dira hainbat paperezko seme-alaba, edozenbat liburu. Eta orain, 40 urte eta gero, Bilbora itzuli gara biok, sari honen aitzakian. Miresgarria da hau dena. Beraz, nire emazteari eskertu nahi nioke, bera euskaraz jabetu delako eta niri laguntza izugarria eman didalako ingelesarekin".

SARAH turtle

"Ez da erraza izan liburu hau itzultzea, inolaz ere"

Senarraren ostean hitz egin zuen Turtlek, euskara hu-tsean. Iñaki Mendigurenek bere lekua utzi zion oholtza gaineko mahai luzean. Liburu sarituari eskaini zizkion berbarik gehienak, aipatuz lan nekeza izan dela hura euskarara ekartzea. "Ez da erraza izan liburu hau itzultzea, inolaz ere. Estatu Batuetako zonalde konkretu batetako dialektoan idatzita dago; beraz, Mark Twainek ez zuen ingelesez erraza erabili. Horrek asko zaildu du itzulpena, baina erronka polita izan da, biok gustura hartu duguna". Dialektoaren nondik norakoak azaltzeko idazle estatubatuarraren biografia astindu zuen Turtlek, haren izate eta kezkak zeintzuk ziren esplikatuz. Eta gorago jo zuen itzultzaile ingelesak azken aldera: "Jende askok uste du liburu hau umeentzako egina dagoela, baina nagusiek ere irakurri beharko lukete, garai hartako gizarteari kritika gogorrak egiten dizkiolako Twainek eleberrian, eta alde horretatik ez du gaurkotasun tantarik galdu, gaur egungo gure gizartean ere suma daitezkeelako liburuan salatzen diren arazoetako batzuk".

ELENA odriozola

"Honek aukera ematen dit ikertzen jarraitzeko"

Jakina da eus-kal idazleen egoera ez dela nasaia. Beste horrenbeste gertatzen da itzultzaileekin ("enpresentzako eginiko en-karguei esker bizi gara, literaturak nekez ematen duelako bizitzeko lain", zioen atzo Mendigurenek). Eta euskal irudigileen egoera aztertzen hasiaz gero, zulo beltza ikus daiteke urrutitik. Elena Odriozolak bere ofizioaren ifrentzua aipatu zituen, modu fin eta elegantean. "Pozgarria da sari bat jasotzea, besteak beste, ikertzen jarraitzeko aukera ematen didalako". Tropecista lanagatik eman diote Euskadi saria Odriozolari, eta donostiarrak proiektuaren gakoak aipatu zituen: "Konplikatua izan da, hasieran ez nuelako kontuan hartu nireak liburuan aterako zirela. Azkenean lanei argazkiak atera eta horrela moldatu gara. Edonola ere, argitaletxe gutxi ausartzen dira lan hauekin. Pena da".