Síguenos en redes sociales:

Antzerki lehiaketa antolatu du Pabellón 6-ek

BILBO. Antzerki Arinaren I Jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Pabellón 6 espazioak datorren urterako, baina aurretik lehiaketa batera aurkeztu beharko dira hautagaiak. Honela, Zorrotzaurre auzoari bizia ematen dion antzerki-fabrikak jardunaldi bitxiak moldatu ditu urtarrilerako. Hona hemen eskatzen dituzten ezaugarri batzuk: An-tzezlanek gehienez 20 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute; testuak estreinatugabeak izango dira, jatorrizkoak; euskarazko eta gaztelaniazko testuak onartuko dira; bakarrizketarik ez da onartuko; antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, eta ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo.

Lan onenak urtarrilean erakutsiko dira publiko aurrean. Lehenengo emanaldia urtarrilaren 10ean izango da, eta sarrerako %80 lantaldeari emango zaio. Adi, beraz, antzerkizaleok, izena emateko epea azaroak 15ean zarratzen baita. Interesa duen orok idatz dezala info@pabellon6.org helbidera.