bilbo. Bilbo diseinu grafikoaren nazioarteko erdigune bihurtu da Selected Graphic Design from Europe-Selected D topaketaren bidez. Ekimenak Europako diseinatzaile grafikorik onenak bildu ditu Alondegian atzo eta gaur bitartean. Guztira, 300 profesional baino gehiago hurbilduko dira topaketa honetan ideiak eta konponbide sortzaileak trukatzeko, diseinuaren zaleentzat eta jendearentzat ere irekita egongo den arren. Diseinatzaile nabarmenen hamar hitzaldik, lau tailerrek, erakusketa batek eta diseinu lehiaketa batek osatu dute egitaraua. Diseinuan espezializatuta dagoen Index Book argitaletxeak antolatu du topaketa, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin. argazkia: oskar martínez