Bilbo. Kalitate fotografikoari eusteko xedez, Bilbo Argazki ekimenak zazpi urte bete ditu aurten. Hilabete pasatxo batez, argazkilaritzaren nazioarteko hiriburu bihurtzen da Bilbo. 2007tik hona, oinarrizko egitura mantendu egin du jaialdiak, erakusketak, tailerrak eta hitzaldiak osatua. "Baina, aurtengo nobedadea da erakusketa guztien autoreak Bilbon izango direla, beren obrak jendaurreari aurrez aurre azaltzearren", poztu da Juan Armentia, Euskadiko Argazkilari-tza Elkarteen Federazioko presidente dena.
Bere esanetan, urtero saiatzen dira ahalik eta publiko zabalenari heltzen, hasi haurrei zuzendutako argazki-txangoetatik bertoko nahiz nazioarteko argazkilari profesionalei eskainitako erakusketak arte. Armentiak umeentzako tailerraren "arrakasta" azpimarratu du; helduentzako ikastaroekin konparatuta, askoz jendetsuagoa baita (50 bat haur batuko dira hilaren 20ko saioan). Helduagoak baina oraindik argazkilaritzan hasiberriak diren horiek ere bere tartetxoa dute Bilbo Argazkin. "Argazkilari gazteei espazio bat eskaintzea oso garran-tzitsua da, beren obrak erakus di-tzaten". Aurten Miriam Pradok (Bilbo, 1984) izango du aukera.
Halaber, Armentiak nabarmendu du Argizaiola 2013 Sariari dagozkion argazkiekin osatutako bilduma, Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoan ikusgai dena hila bukatu arte.