'Txillardegi', Esnal eta Arenaza omendu ditu Euskaltzaindiak
Jean Luis Davantek, Miren Azkaratek eta Xabier Kintanak hilberri-txostenak irakurri dituzte
Donostia. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Karmele Esnal eta Josu Arenazaren omenezko hilberri-txostenak irakurri zituzten atzo, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskaltzaindiak eginiko omenaldian. 2012. urtean hil diren euskaltzainak omentzeko mahaiburuan, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan zen. Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea musikariek ere hartu zuten parte omenaldian eta Bitoriano Gandiagak, Beñat Sarasolak eta Xabier Letek idatzitako poema musikatuak interpretatu zituzten. Nemesio Etxanizen eta Maurice Ravelen kanta bana ere jo zuten.
Jean Louis Davantek gogora ekarri du Txillardegi euskaltzain oso aukeratzeko zorian izan zeneko bozketa, aitortuz hutsune larria izan zela "euskara batuaren aita Euskaltzain osoen artean ez egotea". Izan ere, Zuberoako euskaltzainak meritu hori aitortzen dio, hurbiletik jarraitu baitzuen Txillardegi zenak batuaren alde egindako lana, Ipar Euskal Herrian hasia.
Bestalde, Karmele Esnalek, bere 42 urteko ibilbide luzean, andereñoen lana inork gutxik bezala hezurmamitu zuela goraipatu zuen Miren Azkaratek. Bere kemena, bere ametsak, bere lana, gogora ekarri zituen Azkaratek: "Datu hotzen atzean bizitza emankorra dago, irakaskuntzan 42 urte jardutea baino askoz haratago doan bizitza".
Azkenik, Xabier Kintanak Josu Arenatzari eskainitako soslaian, bere izaeraren ezaugarriak eta egindako hainbat kultur lan azpimarratu zituen, egokitu zitzaion askatasunik gabeko garaian erakutsi zuen inplikazioaren lekuko. Gainera, borroka sindikalean izan zuen protagonismoa eta euskarari egin zion ekarpena gogora ekarri zituen.
Más en Cultura
-
Judas Priest, los ‘reyes del metal’, descargan este lunes en Bilbao
-
“La historia de amor epistolar de mis padres era una novela que me debía hace 30 años”
-
Sparks: los raros y ‘chisposos’ del BBK Live
-
“Cuando empecé a escribir esta historia en 2009, sí que pensaba que estaría bien ser longevo; ahora, no”