Síguenos en redes sociales:

"Gure produkzio kulturalean sinetsita gure sistema elikatu ahal dugu"

Iaz Euskadi Literatura Saria jaso zuen Ur Apalategik ezin du egun bakar batere igaro fikzioa kontsumitu gabe, eta “higiene neurritzat” du hiru liburubatera irakurtzea, euskaraz, frantsesez nahiz gaztelaniaz. Literatura alorrekoprozesu osoa ezagutzen du. “Irakurzaletasuna da abiapuntua”, zehazten du

"Gure produkzio kulturalean sinetsita gure sistema elikatu ahal dugu"GORKA ESTRADA

IPAR Euskal Herriko unibertsitateetan irakasleeta ikerle, hainbat nobela, saiakeraeta poesiaren egile. 2011ko Euskadi LiteraturaSariaren jabe da. Euskaltzain urgazleere bada. Puntu askotatik hel dakiokeUrApalategiIdirini (Paris, 1972) bere biografia gaztebezain sakona ezagutzeko.

Euskal literatura modernoaren lehenengo harria jarrizuen Txillardegi joan berritan, zer diozu hark utzi duenaztarnaz?

Uste dut denok gatzaizkiola zordun. Egin duenekarpen handiena euskal intelektual modernoarenfigura sortzea izan da: hori asmatu, gorpuztueta hainbat urtez hatsa eman dio. Literaturzalearen ikuspegitik, 50eko eta 60ko hamarkadetaneuskal literatura egoera tristean egonzenean, literatura piztu zutenen artean egon zen,bera bereziki eleberrigintzan. Beraiei esker gaudegaur egun gauden egoeran. Plano pertsonalean,Koldo Mitxelena Kulturunean Txillardegiomentzeko egindako jardunaldiak koordinatzekoeskatu zidaten duela urte batzuk. Ohore handitzathartu nuen. Lan horretan Txillardegirekinasko egon nintzen eta oso une atsegina izan zen.

Idatzi, irakatsi, ikertu eta editatu egiten duzu.Literatura sektoreko prozesu guztia kontrolatzenduzu.

Bai, baina bat ahantzi zaizu: irakurri. Oinarrian dagoena eta guztiaren abiapuntua irakurzaletasunada. Ez da kalkulatutako zerbait, baina bizitzarenzirkustantziek prozesuaren fase guztiakezagutzera eraman naute. Oso atsegina, aberasgarriaeta interesgarria da. Atal batek bestea elikatuegiten du. Idazletzarako ekarpen handia dairakasle eta ikerle izatea eta, alderantziz, ikerleizateko idazletzaren praktika oso baliagarria da.Ez duzu berdin ikertzen literatura idazle zareneaneta zirkuitu honen ezagutza duzunean. Bestemodu batera ikertzen duzu, horrekin ez dutesan nahi ikertzeko modu on bakarra dagoenik.Eleanitza izateak zer eragin du literatura sortzerakoan?Haurtzarotik irakurri dut hiru hizkuntzatan:espainolez, frantsesez eta euskaraz. Nire etxeanhigiene neurri bat bezala da hiru liburu baterairakurtzea. Hiru, lau edo bost. Beti saiatzen naizhizkuntza ezberdinetakoak izaten, ez erdoiltzekoeta hiru munduekin kontaktuan egoteko. Egiada idazterakoan naturalki ateratzen zaidanaeuskara dela, nire gogoan daukadan irakurleaeuskalduna delako. Alor akademikoan, aldiz,hiru hizkuntzetan idazten eta argitaratzen dut:euskaraz eta frantsesez gehienbat eta tartekagaztelaniaz ere bai. Hizkuntza akademikoahizkuntza internazionala da, erregistro bakarrekoa,ez dago ideosinkrasi nazionalik, unibertsitatearenmentalitatearen ideosinkrasiabaizik. Erraz idazten da eta asko gozatzen dut.

Zein da Ur Apalategik egunerokotasuna behatzekoduen prisma?

Irakurleek esango didate. Azken liburuan ikuspegigarratza dela nirea esan didate aurkezpensaio batean. Zaila da neure buruari begiratzeaeta jakitea nola sonatzen duen nire ahotsak. Bizitzarenikuskera nahiko ironikoa dudala uste dut,ez dut esango pesimista. Ilusio faltsurik gabekoa.Hala ere, fikzioa beharrezkoa zait egunerokobizitzan. Ezin dut egun bakar bat ere pasatufikzioa kontsumitu gabe. Izan dadila liburua, pelikulaedo telesaila. Beharbada laguntzen didalakoihes egiten errealitatetik.

Idazterakoan zein da buruan izaten duzun hartzailearenirudia?

Pentsatzen dut aldatuz doala liburu bakoitzarenarabera. Lehen nobela Gauak eta hiriak idatzinuenean gogoan neukan irakurlea nire izeba batzen, irakurzalea baina euskaraz ez duena gehiegiirakurtzen. Orduan nire erronka zen: irakurleeuskalduna izan arren euskaraz irakurtzeabeharbada zaila egingo zitzaion irakurleari liburuagustatzea. Gure gauzak S.A. bigarren nobelarekinuste dut perfil hori aldatu zitzaidala.Errealitate konkretu bat idazten ari nintzen, polemikosamarra. Thrillerra egiten nengoenez nireburua bortxatu nuen konplexutasuna bilatzera, idazkera ez errazegi batekin. Beraz, automatikokiirakurlea erabat aldatzen da.

Euskal literaturatik jasotako kezkak azaltzendituzu zure lanetan?

Pentsatzen dut baietz, baina ez da kontzientea.Ez da kalkulatutako zerbait. Azken liburuaFikzioaren Izterrak garbi dago nire azken hamarurteotako ibilbide akademikoak elikatu duela.Oso gustura ibili naiz liburua idazten, nirebarruko behar bati erantzuten zion lana delako,baina kezkatuta nengoen nire irakasle-ikerlebizitzari lotutako obsesioak eta paranoiak norbaitiinteresatuko ote zitzaizkion. Eta benetanharritu nau liburuak izan duen harrerak. Badidurijendeari interesatu zaiola. Beharbada istorioakkonkretuak izan arren azpian daudenkezkak unibertsalak dira, eta ez duzu zertanmikrokosmos hori ezagutu gauza berdinak sentitzekoeta ados egoteko.

Zenbat ikertzen da euskal literaturan?

Ikusten dut jende gazte oso ikasia, oso formatua,asko ibiltzen dena kanpoan eta emaitzak badatozela.Desira desordenatuak, adibidez, jende gazteikerlariek egindakoa da. Oso ondo idatzia dago,txukuna, zaindua eta maila handikoa da. Euskarazinoiz landu ez ziren hainbat giza zientzietakoesparru berri zabaldu dira, euskal literaturarenirakurketa guztiz berrituz.Oso baikor nago alor akademiko horrekiko eta hori da behargenuena: kritika literario sakon eta sendo bat,gure sistema literarioa osatzeko. Autoreen etaobren aldetik azken 30 urteetan aurrerakadaegon da, jauzi kualitatiboa, kritikaren alorreanfalta zena. Baina hori ere badator sistema osatzera.

Beraz, XXI.mendean euskal literaturgintza osasuntsudago.

Bai. Eta niri bost axola zaizkit zifrak, salmentaketa kontu horiek. Anekdotikoak iruditzenzaizkit. 2.000 irakurle serio eta benetan zale badituguEuskal Herrian nahikoa eta sobera da benetanzerbait interesgarria egiteko denon artean.Alde horretatik, ez dut uste helburua ez dakitzenbat mila irakurle lortzea denik. Ez nagohorrekin kezkatua. Irakurleen kalitatea hobetzenari da eta horrek esan nahi du idazleek ereautoexigentzia handiagoa dutela.

Sariek eta errekonozimenduek zer eragin duteidazleongan?

Sariak eta sariak daude. Beterriko Liburua irakurleekematen duten saria da eta Euskadi Sariaepaimahai batek emandakoa da, alegia, profesiokoakemana. Nire kasuan, aitortu behar dutazken sari hau errebantxa moduan hartu dudala.Gure Gauzak S.A. eleberriarekin pasa nituenakpasa eta gero benetan errebantxa moduan hartu dut eta pasatako momentu txarrak sendatudizkit. Alde horretatik oso lasai eta pozik nago,ikusten dudalako bakarrik egindako bide zatihori jendeak estimatu duela.

Eta euskaltzain urgazle gisa zer eramaten duzuEuskaltzaindira?

Euskaltzaindiko literatura batzordean luzaz ibilinaiz. Hor parte hartu dut eta hori izan da nireforoa. Literatur terminoen hiztegien osaketanibili naiz eta oso aberasgarria izan da beste batzordekideakezagutzea. Eta urgazle izatea ohorebat da.

Euskal Herritik kanpo euskal literaturak piztendu interesa?

Euskal literaturaz hitz egiten ibili naiz kongresuetaneta mundu mailan irakurle arruntarentzatez da existitzen. Hau diodalarik ez dut usteegoera frustagarria denik, munduko literaturen%99 horrela baitago.Estatu Batuak, Ingalaterra,Frantzia, Espainia eta moden araberako autorepuntualak kenduta beste literatura guztiak egoeraberean daude. Ez gara obsesionatu behar.Garrantzitsuena gure sistema barrutik indartzeada, gure literaturaren kalitatea hobetzea etagure sistemaren baitako sinesmena areagotzea.Jarrai dezagun zabaltzen. Ahal dugu gure sistemaelikatu,baina sinets dezagun gure produkziokulturalean.